Bitakora | New tag-based blogging software for Zope

2006/01/31 17:39:35.542 GMT+1

Blogak.com, aitaren batean blog euskalduna sortzeko

Sustatu izan zen lehen euskal webloga, 2001ean sortua. 2003an sortu zen blog pertsonalen bat, baina hauen hazkundea 2004an izan zen, eta Eibar.org-en sortutako komunitatea mugarri bat izan zen, adibidez. 2005ean jarraitu zuen blog euskaldunen biderkaketak. Eta urte horretan bertan, kezka eta galdera toki batean baino gehiagotan: bloga aitaren batean, di-da, hiru urratsetan eta elkarte baten baimenik gabe sortzeko zeozer behar zela... Blogger euskaldun bat behar zen.

Egia da. Premia horri erantzuten lehena Blogari.net izan zen. Orain, Blogak.com dator esparru honetara. Eta gehiago etorriko dira.

Nork: luistxo.2006/01/31 17:39:35.542 GMT+1
Etiketak: blogakcom adibideak | Permalink | Errenferentziak: (0)

2006/01/26 12:56:33.983 GMT+1

Atxukale.com-eko blog komunitatea

Mutrikuko Atxukale.com webgunean, Bitakora erabiltzen hasi dira bertako blog komunitaterako.

Bi blog hasteko. Aitzindariak zarete, animo!

Nork: CodeSyntax.2006/01/26 12:56:33.983 GMT+1
Etiketak: examples adibideak | Permalink | Errenferentziak: (0)

2006/01/05 11:16:51.891 GMT+1

Produktuaren ezaugarri batzuk

Bitakora Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko, egoki prestaturikoa.

Produktu internazionalizatua da, i18n eta l10n lanak egiteko, Localizer darabil, Zope plataformako software baliagarri hori. Horri esker dago euskaratua. Ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere prest.

Bi instantzia ditu produktu honek.

BitakoraCommunity instantzia batekin, multiblog gune bat sortzen da, komunitate bat non blogak gehituz joan daitezkeen. Dialogo-kutxa bat azaltzen da errejistroa eta sarbidea bideratzeko, eta edonork, bizpahiru urratsetan, sortzen ahal du blog bat horrekin.

Zope erramintarekin esperientzia duten programatzaileek erraz aldatu ahal izango dute aukera hori, komunitatea ez dadin irekia izan, talde mugatu bat baizik.

Gero, banakako blog bakoitza, errejistro irekitik sortu daiteke bertsio irekietan, edo ZMI Zope interfazetik, bertsio itxietan.

Blog horietako bakoitzari Bitakora esaten zaio produktuaren kudeaketan, eta aukera hauekin dator:

  • Fitxen bidezko kudeaketa sistema, uste dugu intiuziora nahiko ondo moldatzen dela.
  • Tag edo etiketak: ez dago atalik, baina artikulu bakoitza berba gako edo etiketekin markatu daiteke. Praktikoa dela uste dugu.
  • Wysiwyg editore bat (Epoz Zope produktua du oinarrian)
  • Diseinua CSS bidez aldatzen da, eta txantilloi batzuk daude aukeratzeko, edo zuzenean uki daiteke estilo orria.
  • Aldamaneko zutaberako zenbait aukera, edukia moldatzeko.
  • Pingback bidez egiten da erreferentzien trukea
  • Erantzunak utzi daitezke irekita, moderatuta, edo baliogabetuta, aukeran beti.
  • Artxiborako, ordenatze kronologikoa eta tag edo etiketen araberakoa, tag laino eta guzti. Artxibo osoa testu gisa jaizteko aukera ere bai, blogaria ez dadin zerbitzuaren morroi izan, eta bai bere edukiaren benetako jabea.
  • Datak editatu egin daitezke. Iraganeko data jarri, eta zure artxibo zaharrak moldatuko dituzu; etorkizuneko data jarri, eta une jakin baterako zehatz programatu ahal izango duzu artikulu.
  • Ping egiten du automatikoki Pingomatic-era, eta handik behar den toki guztietara: Technorati, IceRocket...

Nork: luistxo.2006/01/05 11:16:51.891 GMT+1
Etiketak: localizer ping l10n | Permalink | Errenferentziak: (0)