Sustatu izan zen lehen euskal
webloga, 2001ean sortua. 2003an sortu zen blog pertsonalen bat, baina
hauen hazkundea 2004an izan zen, eta Eibar.org-en sortutako komunitatea
mugarri bat izan zen, adibidez. 2005ean jarraitu zuen blog euskaldunen
biderkaketak. Eta urte horretan bertan, kezka eta galdera toki batean
baino gehiagotan: bloga aitaren batean, di-da, hiru urratsetan eta
elkarte baten baimenik gabe sortzeko zeozer behar zela... Blogger
euskaldun bat behar zen.
Egia da. Premia horri erantzuten lehena Blogari.net izan zen. Orain, Blogak.com dator esparru honetara. Eta gehiago etorriko dira.
2006/01/31 17:39:35.542 GMT+1
Blogak.com, aitaren batean blog euskalduna sortzeko
Nork: luistxo.2006/01/31 17:39:35.542 GMT+1
Etiketak:
blogakcom
adibideak
| Permalink
| Errenferentziak: (0)