Euskaraz

Blogak.com, aitaren batean blog euskalduna sortzeko
Sustatu izan zen lehen euskal
webloga, 2001ean sortua. 2003an sortu zen blog pertsonalen bat, baina
hauen hazkundea 2004an izan zen, eta Eibar.org-en sortutako komunitatea
mugarri bat izan zen, adibidez. 2005ean jarraitu zuen blog euskaldunen
biderkaketak. Eta urte horretan bertan, kezka eta galdera toki batean
baino gehiagotan: bloga aitaren batean, di-da, hiru urratsetan eta
elkarte baten baimenik gabe sortzeko zeozer behar zela... Blogger
euskaldun bat behar zen.

Egia da. Premia horri erantzuten lehena Blogari.net izan zen. Orain, Blogak.com dator esparru honetara. Eta gehiago etorriko dira.

Atxukale.com-eko blog komunitatea
Mutrikuko Atxukale.com webgunean, Bitakora erabiltzen hasi dira bertako blog komunitaterako.

Bi blog hasteko. Aitzindariak zarete, animo!

Produktuaren ezaugarri batzuk
Bitakora Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko, egoki prestaturikoa.

Produktu internazionalizatua da, i18n eta l10n lanak egiteko, Localizer
darabil, Zope plataformako software baliagarri hori. Horri esker dago
euskaratua. Ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere prest.

Bi instantzia ditu produktu honek.

BitakoraCommunity instantzia batekin, multiblog gune bat sortzen da,
komunitate bat non blogak gehituz joan daitezkeen. Dialogo-kutxa bat
azaltzen da errejistroa eta sarbidea bideratzeko, eta edonork,
bizpahiru urratsetan, sortzen ahal du blog bat horrekin.

Zope erramintarekin esperientzia duten programatzaileek erraz aldatu
ahal izango dute aukera hori, komunitatea ez dadin irekia izan, talde
mugatu bat baizik.

Gero, banakako blog bakoitza, errejistro irekitik sortu daiteke bertsio irekietan, edo ZMI Zope interfazetik, bertsio itxietan.

Blog horietako bakoitzari Bitakora esaten zaio produktuaren kudeaketan, eta aukera hauekin dator:

Fitxen bidezko kudeaketa sistema, uste dugu intiuziora nahiko ondo moldatzen dela.

Tag edo etiketak: ez dago atalik, baina artikulu bakoitza berba gako edo etiketekin markatu daiteke. Praktikoa dela uste dugu.

Wysiwyg editore bat (Epoz Zope produktua du oinarrian)

Diseinua CSS bidez aldatzen da, eta txantilloi batzuk daude aukeratzeko, edo zuzenean uki daiteke estilo orria.

Aldamaneko zutaberako zenbait aukera, edukia moldatzeko.

Pingback bidez egiten da erreferentzien trukea

Erantzunak utzi daitezke irekita, moderatuta, edo baliogabetuta, aukeran beti.

Artxiborako, ordenatze kronologikoa eta tag edo etiketen
araberakoa, tag laino eta guzti. Artxibo osoa testu gisa jaizteko
aukera ere bai, blogaria ez dadin zerbitzuaren morroi izan, eta bai
bere edukiaren benetako jabea.

Datak editatu egin daitezke. Iraganeko data jarri, eta zure artxibo
zaharrak moldatuko dituzu; etorkizuneko data jarri, eta une jakin
baterako zehatz programatu ahal izango duzu artikulu.

Ping egiten du automatikoki Pingomatic-era, eta handik behar den toki guztietara: Technorati, IceRocket...