|
Erantzunak kudeatzeko aukera batzuk dituzu.
Kudeaketa interfazean, erantzunak fitxa duzu klikatzeko. Hara joanda, honekin egingo duzu topo.

Hor, erantzunekiko politika markatu dezakezue. Hiru maila daude: erantzunak libre, erantzunak bai baina moderatuta, erantzunik.
Hiru horietako bat hobetsita, mezu bat idazten duzun bakoitzean, berez hura kargatzeko orduan erantzunen politika horrela egongo da. Baina, banan-banan, mezu bakoitza idaztean edo editatzean erabaki dezakegu ea politika hobetsia aldatzen dugu. Hau da, gure blogean erantzunak libre dira, baina halako batean, erabaki dezakezu mezu jakin bat erantzunik gabea nahi duzula...
Erantzunak moderatuta dituzunean inork ezer erantzuten dizunean, ez da zuzenean argitaratuko. Mezu bat jasoko duzu e-postaz (hobespenen hob. fitxan adierazi duzun helbidean) erantzun bat izan duzula abisatuz.
Hori jasotakoan, zoaz berriz erantzunen fitxara, eta erantzunak han izango dituzu, moderatzeko zain. Honelako zerbait ikusiko duzu:

Erantzun-bidaltzaileak zer idatzi duen, hor duzu. Horrekin, zuk erabaki. Berak idatzitakoa zuzendu edo editatzeko aukera ere baduzu.
Ontzat ematen baduzu, behean bere egoera aldatu: ezkutuan dagoena, bistan utzi, eta klikatu Editatu erantzuna.
Ez baduzu erantzuna gogoko, Ezabatu erantzuna.
Erantzuna ontzat eman ondoren ere, edo erantzunak libre diren kasuan, posible duzu edozein erantzun editatu. Kudeaketa orri nagusitik, sartu mezu bat kudeatzera, eta zure testuaren azpian, erantzunik bada, han daude.
Mezu jakin bat irakurtzen bazaude, eta erantzunen inguruan zerbait egin nahi baduzu, web helbidea edo URL-a ikutuz sar zaitezke erantzunak editatzera. Hau da:
| Last edited 2007/11/12 16:26:24.291 GMT+1 | Edit this page |