to FrontPage PosteriorI

 

Mezu bat idatzi duzu, eta argitaratu duzu... Baina ezer ukitu nahi badiozu, lasai, garaiz zaude.

Edozein mezu uki daiteke a-posteriori.

Mezu zerrenda duzu kudeaketa interfaze nagusian www.blogak.com/urlia bada zure bloga, hori www.blogak.com/urlia/admin orrian duzu.

Hor azken mezuetatik hasten da kontaketa, atzera-atzera joan zaitezke bila... Edo metodo errazagoa aurkitu.

Mezu edo artikulu bakoitzak helbide bat dauka. Hala nola:

Ba helbide edo URL horretan /edit gehitu eta horren edizio orrian sartzen zara:

Aspaldiko mezu bat nola editatu? Zure mezuen artxiboan duzu zerrenda osoa. www.blogak.com/urlia/archive orrian guztiak zerrendatuta dituzu. Aurkitu zure mezua, eta egin /edit haren helbide edo URL-an. Hor duzu.

Last edited 2007/11/12 16:26:24.291 GMT+1 Edit this page