|
Zenbait webgune modernok aukera ematen dute, beren edukia nork bere blogean zuzenean integratzeko.
Youtube bideoen lekua da horietako bat. Bideoak bertara igotzeko aukera ematen dizu, eta baita gero hangoak, zure blogean sartzeko.
Adibidez, bideo hau. Irudien azpian embedable player dioen lekua aurkituko duzu, eta kopiatu eta itsasteko kode zati bat bertan. Kopiatu kode zati hori.
Zatoz orduan zure blogera. Idatzi artikulu berria, edo editatu lehendik idatzitakoren bat. Editore arrunta agertuko zaizu, itxura honekin:

Kode puska EZ DA hor itsatsi behar. Testu-gorputzaren kutxaren azpian HTML dioen laukitxo bat dago... Hori aktibatu behar duzu, eta orduan, itxura aldatuko zaio testuari. Honela geratuko da:

Ikusi goikoa. HTML kutxatila aktibatuta dago orain. Orain bai, hor aukeratu testuaren posizio jakin bat, eta bertan itsatsi Youtubek eman dizuna. Honela:

Nabarmenduta ageri den object kortxeteen artekoa da Youtuberen kodea. Horrek agerraraziko du bideoa zure mezuan. Flickr-en dauden argazkiekin ere antzera joka daiteke, itsasteko kodea ematen dizutenean. Edo Tagzaniak ematen duen itsasteko aukerarekin (adibide bat hemen )
| Last edited 2007/11/12 16:26:24.291 GMT+1 | Edit this page |