Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera CS-Tailerra CS-Tailerraren bloga Topics wpd2010

wpd2010

World Plone Day 2010 CodeSyntax-en

by Mikel Lizarralde — azken aldaketa 2010/04/28 11:01

Hirugarren urtez jarraian World Plone Day ekimenarekin bat egiten dugu CodeSyntax-en eta jardunaldi informatiboa antolatu dugu. Egitasmo hau munduk beste 30 hiri baino gehiagotan ospatzen da.

Jardunaldia Plonerekin eta bere aplikazioekin interesa duen edonori irekia dago.


Argazkiak.org | World Plone Day 2008 © cc-by-sa: codesyntax

Aurreko urteetan, argazkian ikus daitekeen moduan, hainbat pertsona gerturatu zaizkigu Plone hobeto ezagutzeko asmotan. 

Plone eduki kudeaketako sistemaren alde egiten dugun apustua sendoa da. Erreminta hau erabili ohi dugu eduki kudeaketa garrantzizkoa den proiektuetan. Azken adibideak hauxek izan daitezke: Arrasateko udala, Debabarreneko mankomunitatea edota Anesvad fundazioa.