2015/01/17
Euskarazko aplikazioen bilduma izango da webgune berri hau, App.eus. Dozenaka aplikazio aurkitu ahal izango dituzu bertan: gehienak Android sistemakoak, horixe baita zabalduena dagoena merkatuan.

Sailkapen modu desberdinak ditugu gure aplikazio bilduman, App.eus webgunean. Nagusia, Android eta iOS sistema eragileen artekoa da. Izatez, askoz aplikazio gehiago aurkituko dituzue Android atalean, Apple etxearen sisteman baino. Litekeena da Euskal Herrian 9/1 proportzioan izatea Android nagusitasuna, iOSen ondoan, eta gainerako sistemak marginalitate osoan egonik.

Merkatu kuota, une honetan, honela kalkulatu daiteke (iturriak, Espainiakoa, globala):

  • Android %84,7 mundu mailan, Espainan %90,8 eta euskara merkatuan handiagoa dela esango genuke.
  • iOS %11,7 (mundu mailan)
  • Windows Phone %2,5
  • BlackBerry OS % 0,5
  • Bestelakoak % 0,


Aldatuko al da egoera hau Ubuntu eta Firefox sistema eragile mugikor gisa finkatzen direnean?

Baina sistema eragileen araberako sailkapenaz gain, App.eus-en beste parametro batzuk ere erabili ditugu. Adibidez, ordainpekoak eta doakoak ere desberdintzen ditugu, baita nagusientzako edo haurrentzako egokiak diren. Eta, nagusiki, hitz gakoen arabera antolatutako sistema bat, azkar aurkitu ahal izan dezazun zure intereseko aplikazioa.

Tematika horien artean daude: jokoak, garraiobideak, albisteak, zerbitzuak, aplikazio lokalak, eta abar. Ikusi sailkapena, eta bilaketa egin etiketa-murrizketari esker.

Jarraitu gure e-posta buletinaren bidez edo Twitterreko kontua (@app_eus) eta sortzen diren aplikazio euskaldunen berri jakingo duzu. Era berean, zuk zeuk aplikazio baten berri eman nahi baduzu, formulariotik proposatu dezakezu.

App.eus webguneak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren IKT laguntzen babesa jaso zuen 2014an.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek