2010/10/20
Gaur goizean, nire mezuen artean bilaketa bat egiten ari nintzela, orain dela urte batzuetako mezu bat aurkitu dut. Grazia egin dit. Zer den perspektiba. Eta zer diren 5 urte sarean.

Gure lanean, eta lankide guztiak bulego berean gauden arren, posta-zerrendak erabiltzen ditugu gure arteko koordinaziorako eta proiektuak kudeatzeko.

Gaur goizean, lankideen arteko mezu-trukeen artean beste kontu baten bila nenbilela, bilatzaileak emaitza hauxe eman dit. 2005ko mezu bat: Codesyntaxen Youtube aipatu genueneko lehenengo aldia.

Hiru lerro besterik ez dira. Baina kuriosoa da perspektiba "historikoa" horrelakoetan; zer esanik ez sareaz eta Internetez dihardugunean:


-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia:     [CS] Bideoak YouTuben
Data:     Mon, 21 Nov 2005 11:41:10 +0100
Nork:     Josu Azpillaga
Nori:     CodeSyntax 

Oso ona YouTube, bideoen flickr omen den hau.
Di-da batean bideoak igo eta ikusteko aukera.

Igo ditudanak, hemen:
http://www.youtube.com/profile_videos.php?user=jazpillaga

URLak ez dira oso garbiak, baina tira.

Gero, bideo bakoitza flash formatuan copy+pega eta takk, zure webgunera:

azpi

---------------------

Asmatu zuen, gure Azpillagak.

Tipo onak, Youtubeko gazte hasiberri haiek. ;-)

(oharra: youtube 2005eko maiatzean sortu zuten Californian hiru gaztek; 2006ko urrian Googlek erosi zuen 1600 milioi dolarren truke; wikipedian)

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek