Egunean Behin, urtebete martxan

2020/03/04

Gaur urtebete atera genuen Egunean Behin, 2019ko martxoaren 4an. Enpresako eta inguruko lagunek osatu genuen lehen astea eta Gari lankideak jokatu zuen lehen partida hura goizeko zazpietan; zortzi asmatu zituen minutu batean. Geroztik, beste 5 milioi partida pasa jokatu dira.

+

Egunean Behin: lehenengo denboraldia

2019/07/22

Martxoaren hasieran atera genuen Egunean Behin eta, 20 aste igarota, geldialdi txiki bat egingo dugu abuztuan. Lehenengo denboraldia bukatu da baina, lasai, irailean dator bigarrena, berrikuntzekin.

+

Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin

2019/03/12

Aplikazio berri bat garatu dugu CodeSyntaxen, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke.

+

Tokiko hedabideen aplikazioa

2016/03/08

Aste honetan Tokikom elkarteko lau kiderentzat egindako aplikazio mugikorrak aurkeztu ditugu: Anboto, Baleike, Erran eta Goiena. Android eta iOS bertsioak garatu ditugu eta dagoeneko jaitsi eta probatu daitezke.

+

Tribual aplikazioa berrituta eta eleanitz (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez)

2015/06/10

Mugikorretarako jokoa da Tribual, mekanika arin eta itsaskorrekoa, Trivial estilokoa. Bost galdera erantzun behar dira, ahalik eta denborarik txikienean. Euskarazko bertsioak hilabate batzuk ditu sarean. Tarte honetan 1500 deskarga izan ditu eta GipuzkoaAPPs lehiaketa irabazi du. Galderak automatikoki sortzen dira, eta dagoeneko 130.000ko sorta dago prest. Orain eraberrituta aurkezten dugu, eta eleanitz (gaztelaniaz eta ingelesez ere bai).

+

Bartzelonako Smart City ferian izan gara

2014/11/25

Joan zen astean ospatu zen Bartzelonan "Smart City Expo" nazioarteko feria. Bisitaldi azkar bat egin genuen, merkatuko azken proposamenak eta ideiak ikustera. Izan ere, Codesyntaxen ere une honetan bi proiektu ditugu martxan SmartCity kontzeptu barruan sartu daitezkeenak, eta interesa genuen beste experientzia batzuk ezagutzeko. Hona hemen Katalunia inguruan ikusitakoaren laburpen azkarra.

+

Kontuak Garbi Azpeitiko Udalean

2014/07/04

Transparentzia ez da datuak eskura daudela esan eta eskatzen dituenari erakustea. Ez hori bakarrik, behintzat. Transparentzia da datuak herritarrei ikusaraztea. Herritarren informazioa ikusi nahi dute baina, batez ere, udaletik nahi dugu herritarrek informazio hori guztia ezagutzea. Ideia horretan oinarritutako proiektua da Kontuak Garbi, Azpeitiko Udalak CodeSyntax-ekin sareratu berri duena.

+

Bertsozale.com webgune berritua (eta Txapelketa Nagusikoa ere bai, bide batez)

2013/11/13

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunea berritzeko enkargua jaso genuen urte honen hasierarako, eta halaxe aurkeztu genuen otsail aldera bertsozale.com berritua. Orain, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren webgunea ere bertatik kudeatzen da.

+