2009/11/05
Ondoren erakusten ditugun hauek dira azken asteetan argitara eman ditugun webguneak.

Eskoriatzako Udala

Eskoriatzako udal-webgunea garatu dugu Goiena komunikazio zerbitzuekin lankidetzan. Webgune berria UdalPlone erreminta erabiliz garatuta dago. Ekimen honek mundu mailako administrazio ezberdinei erreminta amankomuna eta anitza eskaini nahi die Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz eta software librearen filosofia jarraituz.

Egoibarra

Eibarko Udalaren ekimena da Egoibarra webgunea, UdalPlone erreminta erabiliz garatu duguna. Bertan Eibarko kultur ondare zabala jasotzen da eta bertsio berri honetan hainbat atal berri aurki ditzakegu, besteak beste Eibarko kale izenak, gastronomia edota herriko pertsonaia esanguratsuenen aipamenak.

Erromako kluba

Erromako kluba nazioartean nahiko hedatua dagoen Irabazi asmorik gabeko elkartea da. Beraien interes nagusiak ingurugiroa, energia eta ekonomiaren suspertzea dira, gaur egun. Nazioarteko talde honen euskal taldearentzako garatu dugu webgunea gure Korpoweb erreminta erabiliz.

HRE Hidraulic

Ingenieritzaren munduan esperientzi luzea daukan enpresa da HRE Hidaulic. Beren jarduna bi atal nagusitan bana daiteke, formazioa eta industri-soluzioak. Webgune berri hau Korpoweb erreminta erabiliz garatu dugu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek