Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera / Bloga / Betor hitzaldi sorta

Betor hitzaldi sorta

Irailaren 28an hitzaldia emango du Deskontu.com-eko Txomin Jauregik. Azken hilabeteetako euskal interneteko proiektu interesgarrienetako sortzaileak bere ekintzaile esperientzia azalduko digu, bidea egiten ikasi duena, baita etorkizun hurbilean dituen asmoak ere. Hitzaldi sorta baten lehena izatea espero dugu, euskaraz egingo direnak.

Non eta noiz

Programa

  • 18:00 – 19:00 Txomin Jauregiren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Zergatik antolatu Betor! hitzaldi sorta?

Sustatun aipatu dugu badirela beste hainbat hitzaldi, eta Betor bat gehiago izateko asmoarekin bultzatu dugula. Berezitasun moduan, euskara hutsean dela. Natural-natural jardun nahi dugu teknologia berriak eta ekintzailetasunaz, konplexu barik.

Zergatik? Badira bi urte inuzente batek euskarazko interneteko hitzaldietara inor ez zela joango iragarri zuenetik. Jakin badakigu ez dela egia. Horra hor IEB, edota gurean antolatu ditugunak. Baina inguruan antolatzen diren gehienak gaztelerazkoak dira. Horren aurrean kexatu ordez, nahiago dugu egitea, nahiago izan dugu Betor bultzatzea.

Luistxok tarteka aipatu izan digun esaldia gogoan: "tigreak ez du bere tigretasuna aldarrikatzen, tigreak salto egiten du".

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, horretarako zure Twitter, Facebook edo Google+ kontua erabili dezakezu.