Bigarren Betor hitzaldia, Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com

2011/12/05
Datorren abenduaren 14an bigarren Betor hitzaldia egingo dugu Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin. Harremanetarako webgune eta aplikazioen sektoreari buruz gehiago ezagutzeko balioko digu hitzaldiak, erabilpen zein negozio ikuspegitik.

Non eta noiz

  • Okendo kultur etxea, Gros auzoan (Nafarroa etorbidea 7, Donostia).
  • Abenduak 14, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.

Programa

  • 18:00 – 18:30 Iñigo Arandiaren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 18:30 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Zergatik gerturatu hitzaldi honetara?

Aurrekoan Deskontu.com-eko Txomin Jauregi izan genuen gurean. Hitzaldi polita eskaini zigun, parte-hartze handiarekin. Haren parera iritsi nahi genuke Iñigorekin. Hemen irakurri dezakezu Txominen hitzaldiari buruz egindako kronika.

Konplexu barik euskara hutsean antolatu nahi ditugu hitzaldiok. Gogoratu, "tigreak ez du bere tigretasuna aldarrikatzen, tigreak salto egiten du".

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.