2013/02/04
Google Currents gailu mugikorrekin eduki editorialak kontsumitzeko aplikazio interesgarri bat da. Google-ren izena darama, baina Android zein Apple gailuetan dabil, mugikor eta tablet-etan, eta doakoa da. RSS edukiak kontsumitzeko aukera ematen du, baina are interesgarriagoa: aplikaziora egokitutako edizio bereziak. Eta era horretako bi edizio berezi garatu ditugu CodeSyntax-en, Sustatu eta Niagarank albistegientzakoak.

Google Currents bertsioak daude smartphone eta tablet-entzat, baina telefonoen kasuan, memoria asko jan dezake, eta astuna izan daiteke erabiltzeko, gailua ez bada iPhone 5 berri bat edo gama altuko zerbait. Tablet-etan ordea, oso ondo dabil, bai 7 hazbetekoetan (iPad Mini eta beste) zein 10 hazbetekoetan Galaxy Tab, iPad, Nexus 10). Flipboard-ekin batera, gailu horietan edukia kontsumitzeko esperientzia ideala da.

Currents edukita, RSSak jaso ditzakezu, edo edizio berezietara harpidetu. Honako bi sortu ditugu azken egunotan, Niagarank eta Sustatu-rentzat. Edizio berezitu hauek instalatzeko modua EZ DA Currents-en bilaketa egitea, baizik eta gailu mugikorrarekin helbide hauetara konektatzea: http://Niagarank.es/currents edo http://sustatu.com/currents

Sustaturen kasuan, gunearen aldameneko zutabean ere jarri dugu Currents edizioa instalatzeko esteka.

Bi edizio hauen kasuan, edukia desberdindu egin dugu sarean dagoenarekin alderatuta. Niagarank-en, kanal hautaketa bat egin dugu, sarean ditugun 41ak baino gutxiago aukeratuz, praktikotasunari begira (kiroletakorik ez dugu sartu, baina erabaki probisionala da). Sustaturen kasuan, portadako eduki nagusiak jartzeaz gain, bideo eta argazki atal berezituak jarri ditugu Currents edizioan. Bi kasu hauetan, Sustatuko pilotu automatikoak aurkitzen dituen bideo eta irudi motako elementuak modu berezituan kargatzen ditugu Currents ediziora.

Sustatu Currents iPad batean

Sustatu Currents iPad batean


Bi edizio hauek garatzea esperientzia irabazteko balio izan digu. Proiektu propioetan garatu ditugu Currents bertsio hauekin, baina hemendik aurrera prest gaude bezeroentzat ere edizio berezituak egiteko. Mugikorretara egokitutako webguneez gain, albiste erako edukiak argitaratzen dutenentzat aukera inportantea dela uste dugu, sareko gero eta eduki gehiago kontsumitzen baita gailu mugikorretatik.

Egin aproba eta instalatu:

 

Jarraian datozen irudiak Niagarank-en bertsioarenak dira, testeatzen lagundu diguten zenbait laguni esker eginak, gailu desberdinetan. Hemen gehiago.

 

 

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek