2015/05/13
Zazpi urte eta erdi daramazkit etxe honetan eta hasiera-hasieratik beronen izena CodeSyntax dela dakit, izen bitxia, baina jaso nuen moduan barneratu nuen. Gerora ikasi nuen jatorria non zegoen.

CodeSyntaxen sorreratik dugu helburu gisa webgune eleanitzen kudeaketarako erremintak sortzea, eta horrela asmatu genuen izena bera ere:

  • Code hitzarekin, kode informatikoa esan nahi genuen
  • Syntax hitzarekin, (sintaxi linguistikoa) hizkuntza adierazi nahi genuen.

Enpresaren helburua, informatika eta hizkuntzalaritza uztartzen zituen produktuak eta zerbitzuak eskaintzea zen. Horixe zen gure hasierako helburua eta gaur egun hizkuntzak eta informatika uztartuta jarraitzen dugu lanean, gure espezializazioa webgune eleanitzak dira eta. Gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu, baina horixe da gure izena.

Tarteka-tarteka bada Guadiana bezala agertu eta desagertzen den aldaera bat: Code & Syntax. Egia da formato hori erabili genuela, atxikita doan irudian ikus daitekeen bezala. Baina 2003 ingurutik anpersana alboan laga eta CodeSyntax soilik darabilgu. Hamabost urte bete ditugun horretan atzera, eta aurrera, begira sortzen zaizkigun gogoeta horietako bat.

Ez ahaztu, CodeSyntax gara. Webgune eleanitzak kudeatzeko erremintak egiten adituak. Eskerrik & asko.

Code & Syntax irudi zaharra

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek