Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera / Bloga / PloneConf 2011 - 3. eguna

PloneConf 2011 - 3. eguna

Aurkezpenez betetako hirugarren egunaren ostean, urteroko Plone jaia izan genuen konferentziara bertaratutako guztiok.

Hiru D-en egoera: Dexterity, Diazo eta Deco

Zalantzarik gabe konferentziako hitzaldia dena eman zuten Martin Aspeli, Laurence Rowe, David Glick eta Rob Gietemak. Plone 5 deitu izan denaren oinarriak ezarriko dituzten hiru produktuen egungo egoera eta aurrera-pausoak zeintzuk izango diren azaldu zituzten.

Dexterity

Martin Aspelik hasitako proiektu honek Archetypesen ordezko azpiegitura sortzea du helburu. Archetypes eta Dexterity elementu mota berriak sortzeko produktuak dira, Plonek berez dakartzan Albiste, Orrialde, eta abarretaz gain proiektu konkretu bakoitzerako hainbat aldiz elementu mota berriak sortu behar izaten dira. Dexteritik prozesu hori webgunearen bidez egiteko aukera eskaintzen du, lan hori ondoren esportatu eta produktu baten jartzeko.

Lan egiteko modu hau ezaguna zaigu, CPSren garaian ere antzeko zerbait baitzegoen. Hala ere, baditu berritasun batzuk eta aztertu beharreko teknologia gisa hartu behar dugu. Aldeko dituen gauzen artean, bere sinpletasun eta azkartasuna nabarmendu behar da, eta aurkakoen artean eleaniztasun falta: oraindik ez dago komunitateak onartutako elementu-mota eleanitzak egiteko modurik. Hala ere, komunitatea lanean ari da eta funtzionatzen duen produktu bat argitartu berri dute: plone.app.multilingual.

Diazo

Plonen oinarritutako webguneen itxura aldatzeko modua ahalbidetzen duen produktua da Diazo. Bere jatorrian XSLT transformazioak egitea dago, hau da: Plonerekin zerikusirik ez duen HTML bat egin, eta Ploneren jatorrizko HTMLa egindako txantiloian txertatzeko modua, Ploneren tripak ikutu barik.

Diazok, XSLT transformazio horiek idatzi beharrean, XML fitxategi sinple batekin Ploneren zein HTML, aurretik prestatutako HTML txantiloiaren zein zatitan sartu erabakitzen du.

Erabilgarri dagoen teknologia da eta gero eta garatzaile gehiagok hartzen duen bidea beren atarien itxura aldatzeko.

Deco

Agian hitzaldian aipatutako teknologietan berdeen dagoena dela esan dezakegu. Deco orrialdeak editatzeko modu berria izango da, orrialde-konposatuen antzeko ideiarekin, JavaScript bidez atal eta itxura berriak emateko. Azpititulu bezala "Layouts on steroids" erabiltzen dute, beraz hor egin nahi dutenaren laburpena. Erabilgarri dago, baina garapena behar du oraindik lortu nahi dituen helburu batzuk lortzeko.

Testing for pragmatic people

Inor gutxik jartzen du zalantzan egindako softwarea testeatzeak duen garrantzia eta hori azaltzera etorri zein Michael Davis, hala ere, ikuspegi pragmatiko batetik eman zituen bere iritziak. Ez dagoela zertan zoratu esan zuen zuen softwarearen 100%a testeatuta ez badago (test automatikoekin jakina), benetan testeatu behar dena garbi izan behar dugula esan zuen eta hori ondo egin.

Potential Plone Clients: how to seal the deal

Six Feet Up-eko buru Calvin Hendryx-Parkerrek bere bezeroei Plone saltzen dienean erabiltzen dituen teknika eta demo aukerak azaldu zituen, bi hitzetan, hitz gako arraroetatik alde egin eta ahoan egia erabiltzeko aholkua eman zuen.

Mistakes Made and Lessons Learnt scaling Plone after launch

Netsighteko Matt biek berriki garatu duten webgune bat martxan jarri ostean egindako hamar optimizazio-lan azaldu zituzten, zein baino zein interesgarriagoak. Askoko Zopeko katalogoarekin dute zerikusia, baina baita softwarearen diseinu-garaian hartutako erabaki okerrekin ere.

A beautiful & complex Diazo theme

Washingtongon unibertsitateko Plone taldeak, euren webgunearen atal ezberdinak diseinatzerakoan erabilitako teknologiak eta egindako pausoak azaldu zituzten. Guztiek Diazoren erabilpen txukun batekin lor daitezkeen itxura aldaketa harrigarriak eta egin daitezkeen gauza guztiak azaldu zizkiguten.

Bestalde gauza berri bat ere ikasi genuen: azken urte hauetan modan dago webgunearen lehen orrian webguneko nabigazioa desplegatuta agertzea (guk ere egin dugu hainbat proiektutan), honi Obama Navigation deitzen zaio AEBn, Barack Obama AEBtarako presidentegai zenean bere webgunean erabili zuelako.

ZODB Tip and Tricks

Carlos de la Guardia mexikarrak ZODBren gainean garatutako aplikazioetan kontuan hartu beharreko hainbat aholku eta truko eman zizkigun, hala nola, ZODB eta ZEOren katxeen tamainak egokitzea, txostenak egiteko produktuak, objektuen egoera aztertzeko moduak, ...

Transmogrification: behind the Magic Box

Chris Ewingek hitzaldi eder eta garbia eman zigun, oraintsu argitaratu duten webgune bat egiteko erabilitako migrazio estrategia azalduz. Liferayn egindako webgune baten edukia datu-basetik atera eta Plone baten transmogrifier erabiliz nola txertatu zuten azaldu zigun.

plone.app.discussion

Timo Stollenwork-ek Plone 4.1en datorren iruzkin edo komentarioen azpiegitura berria azaldu zuen.

Lightining Talks

Eguna hasteko izan genituen lightning talks-etan honako hauek azpimarratu ditzakegu:

Content creation tool for Plone

Netsighteko Mattek Plone atarietan Loren Ipsum ez den probatako edukia sortzeko tresna erakutsi zigun, hainbat orrialdetara konektatu eta atarian zehar edukia sortzen eskuz sortzen ibili beharrean.

Ptah project

Alan Runyanek pyramid framework-erako django-ren antzeko tresna aurkeztu zuen, admin interfazea eta beste hainbat tresna integratzen dituena.

ZEA berria

Rob Gietemak gu parte garen ZEA berriaren nondik norakoak azaldu zituen.

Communes Plone

Joel Labrillote-k Communes Plone proiektua azaldu zuen, Belgika hegoaldeko udalen %50ak erabiltzen du jada Plone beren webgune eta barne-proiektuetan.

Jaia

Eguna amaitzeko Altxorraren Uhartera eraman gintuzten. San Frantzisko eta Oakland artean dagoen irla bat da Altxorraren Uhartea, eta bertan kokatutako eraikin handi baten izan zen jaia, musika, jan-edana, dantza ikuskizuna eta erroboten borroka eta guzti.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, horretarako zure Twitter, Facebook edo Google+ kontua erabili dezakezu.