Artemanen webgune berria
Urteak daramazkigu Arteman komunikazio enpresarekin elkarlanean proiektuak garatuz, eta orain gutxi kaleratu dugu azkenengoa, Arteman beraren webgune berria.
Internet eta hizkuntza aniztasuna, Unescoren mintegi bat Bilbon
Gure lankide Luistxo Fernandez berriz hizlari izango da Bilbon (ez da isiltzen azken aldi honetan!). Oraingo honetan, Internet eta hizkuntza aniztasunari buruzko mintegi batean, Unesco eta EHUk antolatuta, beste hizkuntza batzuetako ordezkariekin batean. Ostegunean da zita, hilak 17, arratsaldez. Sarrera librekoa da mintegia.
CodeSyntax eta Akting-en esperientzia, EBEuskadin
Joan den larunbatean izan zen EBEuskadi jardunaldia Bilbon, eta han izan ginen, Joxe Aranzabalek moderatuta, ni neu CodeSyntax-en izenean, eta Nagore Guarretxena Akting-ekoa. 21. mende honetan, negozio digitala euskaraz egin daitekeela azaldu genuen biok.
Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izatearen alde
Atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremana euskaraz izatearen aldeko kanpainarekin bat egin genuen, beste hamabost erakunderekin batera. Errenta aitorpenaren inprimaki bidez eska diezaioke edozein gipuzkoarrek Foru Aldundiari berarekin harremana euskara hutsean egiteko.
Negozio digitala euskaraz, larunbateko EBEuskadi jardunaldian
EBEuskadi jardunaldia izango da Bilbon bihar larunbatez, goiburu honekin: Web Soziala, produktua ala zerbitzua? Bertan izango naiz eguerdian, CodeSyntax-en izenean, euskaraz egingo den mahainguru batean. Neurekin izango da Akting Ingeniaritzako Nagore Guarretxena, eta moderatzaile izango dugu Joxe Aranzabal HUHEZIko irakaslea. "Negozio digitala euskaraz", hori izango da gure gaia. Doan da jardunaldia eta oraindik bada lekurik, eman izena interesa baduzu.
ERP bat? Txiki-txiki bat hobe: ERPurutxo
Edozein enpresak, bere 'produkzioaren' kontrola eramateko behar du programa informatiko bat da ERP bat. Eskaerak, eskaintzak, ekoizpena bera, materiala, orduak, albaranak, epeak... ekoizpen-kate guztia kontrolatuko duen programa bat eta, hori ahalik eta modurik txukunenean planifikatzen lagunduko dion bat. Geuk ere badugu halako bat, guk geuk egina.
Javier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran
Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Javier Etxebeste Interneteko ekintzaile euskaldunak, Betor hitzaldi sortako bere txandan, joan den astean Donostian. Zinez hitzaldi interesgarria suertatu zen. Artikulu honetan, ekarri zuen aurkezpena ere itsatsi dugu.
Bezeroen ikuspuntua entzun dugu World Plone Day topaketan
Gure bezeroek hartu dute hitza gaur, World Plone Day ekitaldian, CodeSyntax-eko bulegoetan egin dugun bileran. Plonerekin egindako webguneen arduradun edo webmasterrek teknologia honen ezaugarriez hitz egin dute, munduko beste hainbat tokitan egin izan den bezala.
2012ko World Plone Day
Hemen da urteroko zita, Plone ezagutzera ematea helburutzat duen World Plone Day topaketa. Apirilaren 25ean hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.
Bruselara bidaia
Pasa den astean Brusela aldean ibili ginen ESLEren (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkartea) nazioartekotzearen planaren baitan. Bidaiaren helburua Europako agentziekin lankidetza bideak ikertzea zen, merkatua gertutik ezagutzea.


