Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

Hizkuntzaren teknologiak

Webgune eta aplikazio eleanitzak garatzeko tresnen, metodologien eta azpiegituren garapenean ari da CodeSyntax.

Hizkuntza injenieritzaren alor honetan, zenbait ikerbidetan dihardugu:

  • Web aplikazioen zerbitzarietan eleaniztasunerako ereduak eta tresnak ezartzen. Esparru honetan, Zope aplikaziorako garatutako Localizer softwarearen garapen-taldearekin dihardugu elkarlanean.
  • Itzulpenaren alorrean, itzulpen-memoriako tresnekin lanean eta, bereziki, TMX estandarraren inguruko garapenak egiten. Esparru honetako aportazio gisa, ikus gure Tumatxa produktua.
  • Zenbait aplikazio euskarara egokitzen eta lokalizatzen ere aritu gara, hala nola Mailman softwarea, posta-zerrendetarako kudeatzailea edo Coreblog , blog-ak egiteko softwarea.

CodeSyntaxek azterketak ere egin izan ditu internazionalizazioaren (i18n) eta lokalizazioaren (l10n) alorretan. Horiek dira, softwarearen munduan, aplikazio eleanitzak eta hizkuntza batetik besterako egokitzapenak egiteko injinerutza oinarrizkoak. Alor horretan garatutako ezagutzarekin, bezero mota zehatz batzuei erantzun egokiak emateko moduan gaude:

  • Webgune elebidunak behar dituzten erakundeak. Euskal Herrian, premia argia dago horretarako.
  • Testu eta itzulpen produkzio handiak dituzten erakundeak.
  • Esportaziora zuzendutako enpresak, webguneak eta aplikazioak hizkuntza arrotzetan garatu behar dituztenak.

Euskal Herrian, bereziki, euskararen behar teknologikoen gainean dugun esperientziak erreferentziazko enpresa bihurtu dute CodeSyntax.

Eta aplikazio zehatzak ere garatzen ditugu:

HobeBila, euskarazko bilaketen hobetzailea, doan jaitsi dezakezu gure webgunetik.

csTime. Lanorduak/Proiektuak: ofimatikako aplikazio euskalduna enpresarako, doan jaitsi dezakezu gure webgunetik.

Snowball -erako euskarazko lematizatzailea: sistema eta lengoaia orotarako eramangarria.