Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

Webgune eleanitzak

Bereziki, garapen eleanitzean berezituta gaude. Guneak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, zein beste hizkuntza batean aldi berean garatzeko behar diren itzulpen prozesu automatizatuak, zein hizkuntza ingenieritza eskatzen duten egokitzapenak egiten ditugu. Itzulpen memoriako teknologia darabilgu, eta itzulpengintzako profesionalekin lan egiten dugu.

Alor honetan, berebiziko esperientzia du CodeSyntaxek Zope erabiliz. Hizkuntza aldaketa aukera orri bakoitzean eta guztietan prestatzen dugu.

Hizkuntza bakoitzaren logika (estandarrak, hala nola datak...), edukiak eta interfazeko mezuak kudeatzeko software eta metodologia ondo testeatuak ditugu. Bilaketak eta indexazioa hizkuntza bakoitzari egokitzen dugu.

Web dinamiko eleanitzak eta aurreratuak

CodeSyntax-n soluzioak, Zope web aplikazio zerbitzarian oinarrituta, kalitatezko webgune dinamiko eleanitz eta aurreratuetan gauzatzen dira.

· Webguneak edukia hizkuntza ezberdinetan erakusten du, modu errazean hizkuntza gehiagotara gehitzeko aukerarekin. Erabiltzen dugun azpiegitura teknologikoa horretarako prestatua dugu: data estandarrak, interfaze mezuak, bilaketak hizkuntzaren arabera, ...

· Erabiltzaileak automatikoki nabigatzailearekin erabilitzen duen hizkuntzarekin moldatuko da. Edozein unetan hizkuntza aldatzeko aukera duelarik.