Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

Coreblog euskaratua

CodeSyntax-ek blog-ak egiteko software hau euskaratu du, eta doan eskaintzen du emaitza webgune honetan. Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz, CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau. Gainerako hizkuntzetara egokitzeko moduan prestatu da, gainera, eta gaztelaniazko bertsioa guk geuk prestatu dugu.

Lokalizazio lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.

Ikus itzazu demoak:

Eta webgune operatiboak ere bai, blog-gintza komunitarioa egiten:

Guztiak software honetan oinarrituak.

Ingelesezko informazioa

CodeSyntax-ek, halaber, nazioarteko garapen-taldeari laguntza ematen dio, ingelesezko posta-zerrenda bat bultzatuz Postaria.com zerbitzuaren bidez. Informazio gehiago ingelesezko atal honetan.

Ezaugarriak

Gure Coreblog eraldatuak (2005eko apirileko bertsioak) honako ezaugarriak ditu:

  • Kudeaketa eta edizio interfazeak ZMItik atera ditugu.
  • Data editagarria da. Sarrera baten data alda daiteke nahi erara edozein unetan.
  • Irudi gehikuntza eta kudeaketa: mezuetan integratuta geratzen dira irudiak. Aukera hau, Jeff Hicks, Brady Davis eta Blogplot-eko lagunek garatu zuten eta geurean aprobetxatu dugu.
  • Trackback eta erantzunen kontrola kudeaketa interfazean integraturik.
  • Mikro-CMS bat, edukia kudeatzeko sistema bat, eduki finkoak izateko, eta fitxategi eta irudiak kargatzeko.
  • CSS bidez ukitzen da diseinu osoa, eta erabiltzaileak zuzenean edita dezake.

Coreblog eredu hau CSS estilo-orriaren bidez guztiz itxuraldatzeko moduan egina dago. Maketak Movable Type 3 ereduari jarraitzen dio, eta eredu horren aldagaiak aurkitzeko toki ona duzu MovableStyle.com webgunea. Ikusi bertan MT3 atalekoak, blog honetara egokitzen diren CSS estiloak aurkitzeko. Fondoko irudiak dituztenak moldatzeko, lan gehiago egin behar da, baina CSS huts-hutsekoak badira, kopiatu CSS-a, pegatu, gorde eta ikusi.

  • Hori guztia lokalizatua, euskaratua. Ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere prest, eta beste hizkuntza batzuetako garapenak egiteko aukera.

Adibidez, Coreblog mezu batek zenbaki batekin adierazten den URL bat izan ohi du, hala nola zurebloga.org/12 . Eta hori editatzeko, erabiltzaileak zurebloga.org/12/edit helbidetik sartuko da hara, eta, bertan, ZMI Zope interfazea aurkitu barik, honelako interfazea aurkituko du.

Instalakuntza

Lehenengo eta behin, eraldatutako produktu bat instalatu behar duzu. Jaitsi ezazu tgz fitxategia: COREBlog11-CodeSyntax.tgz eta instrukzioak (PDF fitxategia)

Xehetasunak readme fitxategian dituzu. Baina beste produktu batzuk ere instalatu behar direla ikusiko duzu: Localizer, ImageMagick edo PIL, eta Photo 1.2.3.

Produktua eta gainerakoak instalatu ondoren, ezarri eta inportatu ezazu zexp fitxategi hau: csblog-eu.zexp . Ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere badaude: csblog-en.zexp | csblog-es.zexp

Horiek instalatzean, dagoeneko eraldatuta dagoen Coreblog bat daukazu. Honen antza izan beharko luke: demo blog eta instrukzio hauekin (PDF fitxategia) kudeatzen da.

Dagoeneko martxan duzun Coreblog batean ezarri nahi baduzu garapen berria, zoaz Coreblog zagarreko Contents fitxara, eta ezabatu han diren metodo eta gainerakoak. Ondoren, aldamenean instalatutako csblog-eu Coreblog berrieko contents fitxan dauden eduki guztiak hartu, eta haiek itsatsi zure Coreblog zaharrekoan.

Hau baino lehenago, beste bertsio zaharrago bat genuen, eta hemen duzu haren berri.