Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

HobeBila, bilaketen hobetzailea

Euskaraz bilaketak egiteko tresnak euskararen deklinabideari lotuta dauden arazo eta sailtasun bereziak dituzte. Hauek konpontzeko CodeSyntax-ek Bilaketen hobetzaile heuristikoa garatu du: HobeBila, deklinabideak detektatu eta bilaketa terminoak garbitu egiten dituen software tresna.

Software produktu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta egin ahal izan dugu. 2002. urteko Euskara eta Teknologia Berriak deialdiaren laguntzarekin. Uni Ermua-Eibar BHI Lanbide Heziketako ikastetxeko bekadun batek, Patxi Diazek, lagundu zuen, bereziki, programa garatzen.

HobeBila aplikazioak bilaketak euskaraz egiten laguntzen du. Python-en idatzitako programa bat da, baina bere mekanika, beste lengoaietan errepika daiteke erraz-erraz, eta azaldu egiten dugu mekanika hori.

Plataformaz independentea da programa hau: Mac, Win, Linux eta Unix inguruneetan dabil python, eta HobeBila-rekin prozesatutako termino-kateak edozein sistemaren kontra bidal daitezke: sarean dauden bilatzaileak (Dmoz, Google...), datubaseak (SQL...), web aplikazioen zerbitzariak (Zope...).

Lerro gutxi batzuetako programa xume eta erabilgarria da HobeBila. Doan da eta librea (GPL). Funtsean nahi duzuna egin dezakezu honekin, bere izaera librea bortxatu eta zeure asmakuntza propietario itxi eta propioa bihurtzea salbu.

Jaisteko: