Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

X-Flow eta BilEdukiak

Xflow eta Bilbo Zope produktuen 1.0.0 bertsioa kaleratu egin da. Software hau, CodeSyntax-ek eta Deustuko Unibertsitateko Deli ikerketa taldeak egin duten X-Flow proiektuaren emaitza da. Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barnean proposatutako proiektua da hau.

Lehen prototipoa HAEE-ko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak eta EIZIEk antolatutako Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan aurkeztu zen, 2004ko maiatzean, Donostian. Luistxo Fernandez CodeSyntax-ekoak eta Fernando Quintana Deustuko Unibertsitatekoak zuzeneko web demostrazio bat egin zuten, honako aurkezpen honekin batera:

Xflow produktua XLIFF eta TMX gainean eduki eleanitzen kudeaketarako tresna indartsua da, Zope plataformaren gainean.

Soluzioa Localizer produktuan oinarrituta dago, eleaniztasunari aurre egiteko oinarri finkoan beraz.

Flux moduloa Python lenguaian idatzitako tresna da eta lan fluxuak eraginkortasunez eta malgutasunez kudeatzea bideratzen du.

Xflow produktuak, Flux moduloan oinarritutako dokumentuen itzulpen eta argitaratze fluxuei prestazio berriak ematen dizkio.

BilEdukia produktua Xflow-ek eskaintzen dituen erreztasunak erabiltze adibide bat da. Argitaratze eta itzulpen fluxue sensibleak diren propietate eleanitzak dituen produktua da.

Azalpenak

X-Flow: XLIFF eta TMX gainean eduki eleanitzen kudeaketa

Zuzendaria: Inés Jacob Taquet

Ikertzaile nagusiak: Joseba Abaitua Odriozola, Jesús Luis Díaz Labrador, Fernando Quintana Hernández

Enpresa: CodeSyntax

Unibertsitatea: Deustuko Unibertsitatea

Datak: Urriak 2002 - Abenduak 2003

Testuingurua: Zientzia eta Teknologia Euskal Plana

Zehaztapenak

Helburu nagusia Lokalizazio eta itzulpen proiektuen garapen fase ezberdinetan eduki eleanitzen fluxuen kudeaketa erreztea da. Mota hauetako proiektuei zuzendutako errekurtsoak optimizatu, batez ere Internetera zuzendutako informazio eta argitaratze sistemetan.

Proiektu honekin, honako hau lortu nahi zen:

  • Eduki eleanitzak eta itzulpen memoriaen laguntzarako tresna informatikoak ikertu, hautatu eta antolatu. (TMX eta TBX estandarren gainean)
  • TMX eta XLIFF estandarretan oinarritutako testu eta itzulpen fluxuen kontrol sistema bat garatzea.
  • Eduki eleanitzen mantenurako eta formatu hauetara egokitutako tresnak sortu.