Zer eskaintzen dizugu?Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.
zOpen Directory
zOpen Directory geuk garatutako software programa bat da, eta Open Directory Project (ODP, Dmoz...) delakoaren eduki guztiak webgune batean edo Intranet batean erraz-erraz integratzeko balio du.
Yahoo-ren erako direktorio-bilatzaile bat da ODP, dozenaka mila atal eta milioika loturarekin. Eleanitza da gainera, eta haren euskarazko atalean oinarritu da Aurki) bilatzaile euskaldun osatuenaren garapena. Bilatzaile doako eta librea da, eta hortaz, haren atalak eta bilaketetako emaitzak libreki erabil daitezke beste edozein webgunetan. Hortaz, zOpen Directory erabiliz, zeure webgunean Aurki oso-osorik integratzen ahal duzu.
Integrazio horretarako, parser delako bat behar da, edo, Interneteko hizkeran esaten den bezala, upload tool bat, ODP-ko edukien ispilu egiteko norberaren wengunean. Perl lengoaiarekin horrelako zenbait idatzi izan dira orain artean. Code & Syntax sortu du, ordea, lehen upload tool espezifikoa Python lengoaian ZOPE web aplikazioen zerbitzariarekin erabiltzeko.
zOpen Directory erabiliz, webguneen sortzaileek Google-k darabilen direktorio berbera integra dezakete beren gunean . Konpara itzazu baliabide hauek:
Zuk zeuk ikus dezakezu demoan edo webgune batean osoki integraturik:
- Bagera.net guneko loturen atala.
- Aurki bilatzaile euskaldunak software hauxe bera du azpitik.
