e-Marketina

Interneten dagoen webgune kopurua izugarri handia da, horregatik beharrezkoa da lehiakideekiko bereiztea, xede-taldearen arreta lortzea.
Hauek dira, besteak beste, egiten ditugun lanak:
- Interneten promozioa: webgune edo proiektu bat ezagutzera emateko beharrezko lanak egiten ditugu, hala nola erlazio marketina.
- Bilatzaileetan posizionamendua (SEO): webguneek jasotzen duten bisitarien kopuru handiena Google eta antzerako bilatzaileetatik dator, horregatik bilatzaileen emaitzetan lehenengo postuetan egotea derrigorrezkoa da arrakasta lortzea nahi bada.
- Iragarkiak bilatzaileetan (SEM): bilatzaileetan emaitza naturalez gain iragarkiak ere agertzen dira. Eskaintzen dugun zerbitzuetako bat iragarki hauen jestioa da, hitz interesgarrienak aukeratu, iragarkiak jarri eta emaitzak neurtu.
- Analitika: Zer egiten dute erabiltzaileek zure webgunean? Zein atalek dauka arrakasta gehien? Nondik datoz? Zenbat denbora ematen dute bertan? Galdera hauei guztiei erantzuten lagunduko dizugu. Erabiltzaileek zure webgunean zer egiten duten jakitea funtsezkoa da webgunea bera eta zure bezeroak ulertzeko.
Bezeroarentzat lan zehatz hauek egiteaz gain, ikastaroak ere ematen ditugu, adibidez Google Analytics ondo erabiltzen ikasteko.
Postaria
Postaria.com CodeSyntax-ek eskaintzen duen e-posta bidezko zerbitzua da, marketinerako zein komunikazio egitasmo askorentzako erabil daitekeena.
Mailman software libre eta euskaratuan oinarritzen da. Mailman doan jaisten ahal duzu, eta instalatuz gero, euskarazko instantzia bat ezar dezakezu zerbitzari batean. Langintza hori konplikatua baldin bazaizu, deitu guri, eta Postaria-ren bidez jarriko dizugu zerrenda martxan. Posta-zerrendaren konfigurazioa, era askotara antolatu daiteke, gainera, funtzio desberdinei bide emateko:
- Buletin bat, harpidedunek informazioa jasotzeko.
- Eztabaida ireki edo moderaturako foro bat, artxibo publikoekin.
- Eztabaida edo trukerako foroa, baina bazkideentzat bakarrik (proiektu baten kudeaketa pribaturako, adibidez)
- Jendea kudeatzaileak berak apuntatzeko aukerarekin (baimenduta izan dadila eta spam-ik ez egiteko aholkatuko dugu beti, dena den)
Postaria erabiltzen dute, besteak beste, EIZIEk bere ItzuL posta-zerrenda kudeatzeko (eta baita kudeaketa zenbait zerrenda pribatu), hainbat udalek, Sustatuk edo Euskalkultura atariak beren albisteak e-posta bidez banatzeko, edo Goienak bere herrietako berri emateko.
Gehiago jakin nahi baduzu, edo zerrenda/buletin baten beharra badaukazu, jarri gurekin kontaktuan eta erraz konponduko dugu zure premia.
