Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera / Zerbitzuak / Webguneak / Administrazioa / PloneGov-UdalPlone

PloneGov-UdalPlone

PloneGov ekimenaren oinarria Walloniako Gobernuak eta Walloniako Union des Villes et Communes de Wallonie bultzatzen duten Communes Plone (www.communesplone.org) proiektua, Suitzako eGovPlone.ch (www.plonegov.ch) proiektua eta CodeSyntax-ek bultzatutako UdalPlone proiektuek osatzen dute.

Maiatzaren bukaeran Belgikan egin diren bileretan PloneGov oinarrizko ekimenera Zope eta Plone teknologiarekin dabiltzan Holanda, Alemania, Argentina edo Frantziako e-government proiektu gehiago gehitu ziren.

Elkar lan honi esker PloneGov software libreko ekimena sortu zen, gerora Amerikako Estatu Batuetako, Brasilgo eta Afrikako proiektuak gehitu dira ekimenera. PloneGov ekimenaren babesean azpikomunitateak (subcommunities) sortu dira.

Plone e-Gov workshop

 

 

PloneGov - UdalPlone

 

PloneGov ekimenak erabiltzen duen oinarriko Zope teknologia ezaguna da gure inguruan. Udalerri web plataforma ezberdinak garatu ditu CodeSyntax-ek Zoperen gainean. Esate baterako, zenbait Udal webgune korporatibo, Arrasate, Aramaio , Bera, Bergara, Eskoriatza , Elgeta , Orio , Ondarroa , Oñati , Saint Pierre d'Irube - Hiriburu edo amankomunazgo eta koadrilen web atariak Kanpezuko-Arabako Mendialdea Koadrila , Zuiako Koadrila , Debagoeinako Amankomunazgoa, Debegesa eta Debabarrena turismo edo bestelako Udal webguneak Donostiako Udalaren euskaraz.net edo merkatari.net , Bilboko Udalaren Lan ekintza, Eibarko Udalaren Egoibarra , Azpeitiako Udalaren erabili.com , etabar, teknologia hau erabiltzen dute.

Esperientzia horretatik abiatuz, eta pausu bat gehiago emanda software libreko Zope/Plone teknologian oinarrituz CodeSyntaxek, Amorebieta-Etxano Udalarekin batera, UdalPlone plataforma berria garatu zen eta PloneGov ekimenean parte hartzen dute plataforma , erreferentziak , produktuak , informazioa edo praktika onak elkar trukatuz.

Nazioarteko e-administr azio ekimena

 

Ekimena udalerri guztiei irekita dago. Europan 500 miloi biztanle bizi dira 100.000 udalerri, kantoi, herrialde eta komunitate baino gehiagotan, eta gehienek ezin dutenek bere kabuz eta bakarrik e-administrazioak edo e-government-ak dituen eta etorkizunean izango dituen eskakizun berriei erantzuteko behar diren garapen propioak finantziatu eta aurrera eraman.

Baina azken finean, e-administrazioari dagokionez, Belgika, Frantzia, Holanda, Suitza, Euskal herria edo Europako beste edonongo udal baten oinarrizko beharrak antzerakoak dira.

Horregatik, PloneGov nazioarteko ekimenaren bitartez, software librea erabiliz eta software libreko ekimenekin lotuz, guztientzat baliagarriak izan daitezkeen oinarrizko garapenak egin eta udal administraziorako software libreko oinarrizko plataforma bat lantzea da helburua.

Hori dela eta, dagoeneko sari asko jaso ditu PloneGov ekimenak:

PloneGov sariak

Horrela, gerora ere software libreko komunitate batean garatzen eta mantentzen jarraitu daiteke proiektua. Europar Komisioak interesa jarri du, OSOR ekimenean sartu da  eta hurrengo egunetan aurkeztu egingo zaio proiektuan. Honetaz gain, Argentina, Brasil, - hedapen handia dute Plone proiektuak Brasilgo administrazioan -, eta Uruguay-ko e-administrazio proiektuekin harremanetan dago PloneGov ekimena.

Laguntzak

Proiektu honek HPS - Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.

Jaurlaritza