csTime: Lanorduak/Proiektuak
csTime: Lanorduak/Proiektuak: ofimatikako aplikazio euskalduna enpresarako Eusko Jaurlaritzaren Euskalgintza 2002 dirulaguntzekin garatu da.

Sarrera
Code & Syntax internet eta informatikako garapenak egiten dituen enpresa da, eta beste hainbat enpresak bezala, proiektuen kostoak eta prezioak lanorduen arabera kalkulatzen ditu. Ez da erraza, ordea, nork zein proiektutako zein alorretan zenbat ordu eman dituen kalkulatzea, ez barne efizientzia ondo neurtzeko, ezta ere bezeroari kontuak argi azaltzeko. Eta, enpresaren kasuan, gainera, ordenagailu desberdinak erabiltzen dituzten garatzaile/enplegatuen datuak elkartu behar dira, kasu batzuetan, gainera, urruti, azpikontratatuta dauden kolaboratzaileen lanorduak konputatuz...
Ataka horri erantzun beharrean, Code & Syntax-ek Eusko Jaurlaritza -ren laguntzaz, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzen bitartez, euskarazko aplikazio berria sortu du: csTime: Lanorduak/Proiektuak. Gure ustez, pixkanaka, enpresa mundua euskalduntzeko baliogarria izango da.
Demoa
Hemen, demo bat ikusi dezakezu martxan, inolako zailtasunik gabe. Noski, datuak ez dira benetakoak!
Hemen eskuragarri duzun aplikazio honetan, csTime produktuaren ezaugarri nagusiak ikusi ditzakezu:
- Datu Basea kudeatzeko oso interfaze erraza eta intuitiboa (taula maestroetan filtroak egin, erregistroak gehitu, editatu, ezabatu, ikusi, emaitzak ordenatu...) Interfazea taula guztietarako errepikatzen da, erabiltzailea bixkor ohitu dadin.
- Eleanitza. Momentuz, euskaraz eta ingelesez jarri dugu martxan, baina produktua nahi adina hizkuntzarekin lan egiteko prestatua dago.
- Pertsonak, proiekuak eta egindako lanak kudeatzeko lanabes minimoak. Sistema eta Datu Base horretan oinarrituta, aisa garatu dezake norberak behar dituen informe eta atal berezituak.
- Arina. Bizkortasuna bilatu da.
Demo honetan sartu ahal izateko, erabili honako erabiltzailea eta pasahitza:
- Erabiltzaile: demo
- Pasahitza: demo
Demoan sartzeko, egin klik hemen
Jaisteko bertsioa
Hemen bertatik, csTime 0.1 bertsioa daukazu eskuragai:
Instalatu ahal izateko, nahikoa duzu hiru pausu hauek jarraitzearekin.
- Zope aplikazioa behar duzu. Zope edozein plataformetan lan egiteko prestatua dago. Jaitsi eta instalatu azken bertsioa www.zope.org webgunetik bertatik, bertan azaltzen diren urratsak jarraituz.
- csTime produktu eleanitza da, eta horretarako, Zope gaineko Localizer produktu berezitua beharko duzu. Jaitsi eta instalatu www.j-david.net/software/localizer helbidetik.
- csTime jaitsi, eta inportatu Zope barruko edozein karpetetan. Horretarako, jaitsi eta kopiatu csTime.zexp zope istalazioko import karpetara. Ondoren, nahi duzun tokian egin import/export operazioa, eta listo!
Ikusi, begiratu, aztertu eta ahal baduzu, hobetu eta publikatu csTime produktua. Guk horixe egingo dugu datozen bertsioekin ere.
Tutoriala
Aplikazioa sarean ipini dugun demo-an edota jaitsi duzun bertsioan pausuz pausu nola erabili erakusten duen tutoriala jaitsi dezakezu hemendik. csTime Lanorduak/Proiektuak Tutoriala (.pdf-a, 303 KB)
