OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger
Otsailaren 5etik, Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala.
Proiektuaren helburu nagusia katalogazio ajentea librea ikertu, diseinatu eta martxan ipintzea da. Batez ere erabiltzaile eta sortzaile komunitateei edukien sorkuntza, eguneraketa eta kontsumo elkarlana bideratzeko zuzenduta dago, elkartrukaketarako protokolo eta katalogo irekien bitartez (Open Archives )
Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan
