Blogak - Bitakorak

Erabiltzen dugun softwareak, Zope web aplikazioen zerbitzariak, blogintzarako tresna egokiak ditu: Squishdot eta Coreblog. Batak balio du weblog kolektiboak egiteko, eta besteak blog edo bitakora pertsonaletarako. Gainera produktu propioa sortu dugu, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko, software librea eta euskaratua: bitakora

Beraz, blog software garapenean, harantzago eraman dugu gure aportazioa:

  • Blogintza pertsonalerako hain erabilgarria den Coreblog, lokalizatu egin dugu euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Coreblog aplikazioak luzatu ditugu, blog komunitateak egiteko. Eibar.org-eko blog komunitatea abiabuntu on bat izan da, proiektu berriak garatzeko, hala nola Deporeibar eta Goienako Blogak
  • Squishdot erabiliz, Euskal Herriko lehen blog kolektiboa sortu genuen 2001ean, eta indartsu segitzen du harrezkero: Sustatu.com
  • Azpiegitura bera erabiltzen dugu gure gune korporatiboetako albistegi eleanitzak kudeatzeko: blogaren kudeaketa-erraztasuna eta RSS feeden sindikazioa, gune korporatiboan integratzeko modu errazena. Adibide pare bat, gure albistegi propioa, Biolaster.com bezeroarena, edo udal batena, Eskoriatza.net (beste askoren artean).
  • Blogak blog euskaldunen komunitatea.

Oinarri horiekin, blog kudeaketan esperientzia ere garatu dugu: moderazio kontuak, spam-aren kontrako borroka, eginkizun editorialaren antolakuntza... Diseinuan eta erabilgarritasunean bikaintasuna eskaini dezakegu, gainera, blog profesionalak, komunitateak, komunikazio ahalegin korporatiboak, eta ebentoen jarraipena eskaintzeko.

Agregatzaileak

Blogetan dugun esperientzia, RSS feed-en mundura ere hedatzen da, eta agregatzaileen alorrean, Aurki.com Euskal Herriko albistegi eta blogen legen agregatzaile automatikoa garatu dugu 2005eko otsailean.

Blog pertsonalak

CodeSyntax osatu zuten hiru fundatzaileek blog pertsonala daukate, eta baita beste langile batzuek ere: