Produktu eraldatua behar ez duen bertsioa (2004.10)

Ikus itzazu demoak:

Instalatzeko

Coreblog 1.0 euskaratua martxan izateko, zera behar duzu:

  • Coreblog (1.0 bertsioarekin probatua).

Zope instantzia batean lehen bi produktu horiek egoki instalaturik badituzu, zoaz aurrera.

  1. Jaitsi ezazu eu-i18n-v1.zexp esportaziorako fitxategia.
  2. Sortu ezazu Coreblog-eko instantzia bat zure Zope zerbitzarian. Egin aproba batzuk atal (kategoria) eta mezu batzuk gehituz.
  3. Zure Coreblog instantziaren Contents edukietan, ezabatu edo berrizendatu ezazu Modules karpeta.
  4. Zure Coreblog instantziaren Contents edukietan, skins karpetaren barruan, inportatu eta deskonprimitu ezazu eu-i18n-v1.zexp fitxategia.
  5. Zoaz, Coreblog instantziaren skins fitxara, eta aldatu azala: eu-i18n-v1 azala aukeratu.
  6. Egina. Froga hau bezala geratu behar zaizu.

Oharrak

Aldez aurretik Coreblog bat martxan baduzu, skin berri hau instalatzean galdu egingo duzu orain arte gordetako estilo-orria, eta CSS orri berri batek ordezkatuko du itxura grafikoa. Hortik aurrera, itxura grafikoa aldatzeko, contents karpetan dagoen style_css dokumentua aldatu behar duzu. Han CSS orria aldatzea da koxka. Bertsio honen CSS-a MovableType-ren 2.x bertsioarekin da bateragarria, eta hori Jeffrey Hicks-ek Coreblog-en gainean egindako programazio lanari esker da posible. Itxuraz aldatzeko nahikoa duzu hemendik aurrera beste CSS orri konpatible bat aurkitzea, hala nola Movable Style gunean daudenak.

Aldez aurretik Coreblog bat martxan baduzu, skin berri hau instalatzean galdu egingo duzu orain eskumako zutabeko moduloen antolakuntza, modules delako karpeta. Hortaz, eu-18n-css azal berria instalatu aurretik, gorde itzazu beste 'modules'-eko doiketa horiek, ondoren aldaketak egin ahal izateko.

Itzulpen-lanean ez dago testu askorik produktu honetan. Tumatxa aplikazioan aurki dezakezu mezu sorta, hemen.


Coreblog beste hizkuntza batzuetan: instrukzioak

  1. Coreblog gaztelaniaz instalatzeko, aurreko ataleko instrukzioak jarraitu, baina es-i18n-css.zexp fitxategia erabilita. Ikusi froga bat martxan hemen
  1. Beste hizkuntza bateko lokalizazioa lortzeko, egin instalazio bat, aurreko instrukzioak jarraituz, baina i18n-v1.zexp fitxategia erabilita.
  2. Instalazio horrek, azal edo skin eleanitza emango dizu: euskaraz, gaztelaniaz eta espainolez. Edukia ez da ikutzen hizkuntza aldatzeko menutxoari sakatuta, baina interfazeko mezuak eta logika hizkuntza bakoitzera aldatzen dira. Credits moduluan ikusarazten den languageChange metodoak egiten du hizkuntza aldaketa. Ikusi froga bat martxan hemen
  3. Zoaz zure Coreblog instantziako Contents atalera. Hiru objektu daude, Localizer produktuari erantzuten diotenak, ukitu behar dituzunak hizkuntza bat gehitzeko: Localizer, lf eta gettext izenekoak. Demagun, katalanezko bertsioa gehitu nahi duzula. Beraz, hiru objektu horren barruan sartu behar duzu, eta horietako bakoitzean, languages dioen fitxan, zure hizkuntza gehitu, kasu honetan, katalana.
  4. Interfazeko mezuak itzultzeko, zoaz berriro gettext objektura. Katalanezko mezu sorta bat itzuli beharko duzu, 60 bat mezu. Banan-banan itzul ditzakezu mezu orijinal ingeleseak, edo .po fitxategi bat prestatu zure ordenadorean, eta huraxe igo (inportatu) gettext objektura.
  5. Logika adaptatzeko, zoaz lf objektura. Logikako elementuak gutxi dira, Coreblog-eko bertsio honetan: datak agertarazteko hiru metodo, eta egutegian astearen hasiera astelehena ala igandea den adierazteko aldagaia. Hizkuntza berri batean, logika elementu horiek errepikatzeko, lf objektuaren barruan dagoen folder espezifikoetako bat kopiatu ezazu. Adibidez, folder_es kopiatu eta berrizendatu ezazu folder_ca (kasu honetan _ca katalanarekin ari garelako adibide honetan, baina beste hizkuntza batzuetan haren bi letrako ISO kodea erabili behar duzu). folder_ca era honetan sorturik, bere logika elementuak uki ditzakezu. Hurrengo bi urratsetan ukituko ditugu.
  6. lf objektuaren barruan, zure hizkuntzaren folderrean (kasu honetan folder_ca) datak agertarazteko hiru metodo daude: localdate1 ordu soilarentzat, localdate2 moduloetan agertzen den data laburtuarentzat, eta localdate3 erantzun eta trackback-etan ageri den data konpletoarentzat. Kopiatzean, kasu honetan gaztelaniaz erabiltzen ziren data estandarrak katalanak darabiltzan berdinak badira, utzi metodoak bere horretan. Bestela, ukitu itzazu egokitu arte. localdate4 formatua, berriz, data konpletoa ematen duena da, eta horrek lan gehixeago eska dezake beste hizkuntza batera adaptatzeko.
  7. Egutegiko astea astelehenarekin edo igandearekin hasten den erabakitzeko, lf objektuaren barruan, zure hizkuntzaren folderrean (kasu honetan folder_ca) properties fitxa edo alorrean, weekbegins izeneko propietate numeral bat dago (int). Astea astelehenarekin hasteko, 0 behar du. Igandearekin hasteko, 6.
  8. Orain arteko urratsak ondo jarraitu badituzu, zure blogak interfazea lau hizkuntzatan izango du, honako adibidekoa bezalakoa, baina hizkuntza bat gehiagorekin: katalana. Interfaze eleanitz hori murrizteko, eta soilik hizkuntza batean uzteko, zoaz zure Coreblog instantziako Contents ataleko hiru objektu hauetara: Localizer, lf eta gettext. Hiruetan, languages dioen fitxan, ezaba itzazu nahi ez dituzun hizkuntzak, eta utzi berria, kasu honetan, katalana.

Oharrak

Localizer instantzia edo objektuaren barruan hizkuntza bat baino gehiago badago, languageChange metodoak hizkuntza aukera bat erakutsiko du blog_banner metodoan eta Credits moduluan. Hizkuntza bakarra baldin badago, ez da azaltzen hizkuntza aldatzeko aukerarik, logikoki.