Postaria zerbitzu profesionala da, posta-zerrendak eta buletin elektronikoak ostatatu eta kudeatzeko, software librea eta euskalduna erabiliz
Postaria, zerrenda kudeaketa profesionala
Posta-zerrendak eta buletin elektronikoak kudeatzeko zerbitzu profesionala da Postaria. Interneteko aplikazioak garatzen dituen CodeSyntax euskal enpresak jarri du martxan. Interneten, webgintzaz gain, e-postan oinarritutako komunikazioa ere funtsezkoa da, eta horretarako zerrenda kudeaketa langintza garrantzitsua da. Erdaraz dabiltzan eta publizitatez josita dauden Yahoo Groups bezalako tresnek badute orain alternatiba sendoa.
- Euskaraturiko softwarea darabil Postariak. Baina zerrendak euskaraz zein beste hizkuntza batean kudeatzen ahal dira. Zerrenda eleanitzak ere posible dira, non erabiltzaile bakoitzak aukeratzen duen Postariarekin komunikatzean, zein hizkuntzatan jasoko dituen mezuak eta ikusiko dituen interfazeak.
- Kudeaketa konpartitua. Bezero batek kudeaketa bere kasa ere egin nahi badu, pasahitz eta instrukzioak emango dizkiogu. Beste batek nahiago badu detaileak ahaztu, eta zerrendak egoki martxan izan, geu enkargatzen gara guztiaz.
- Malgutasun osoa. Partaidetza anitzeko zerrendak, norabide bakarreko buletinak, moderazio aukerak nahi adina moderatzailerentzat, aukeran mezuen artxiboak sarean...
- Konfidentzialtasun kontratuak sinatzen ditugu, behar izanez gero, posta-helbideak eta datu pertsonalak behar bezala babesturik egongo direla ziurtatzeko. Postaria ez da publizitate indiskriminatua banatzeko plataforma bat. Birusen banaketaren kontra babestua dago Postaria, halaber.
- Sendotasuna eta azkartasuna. Urtean 2 milioi mezu banatzen dituzten bezeroentzat arin dabil zerbitzua, eragozpenik gabe.
- Software librea darabil Postariak. Ikus kredituak.