Postaria zerbitzu profesionala da, posta-zerrendak eta buletin elektronikoak ostatatu eta kudeatzeko, software librea eta euskalduna erabiliz
Bezeroak
Honako bezero hauek Postaria darabilte beren buletin elektronikoak banatzeko. Klikatu ikonoetan zerrendetara iristeko:
Debabarreneko Turismo zerbitzuak, bi buletin dauzka.
EIZIE itzultzaileen elkarteak zerrenda pribatu bat eta ItzuL posta-zerrenda euskaldun ezaguna kudeatzen ditu Postariarekin.
Euskarazko bi zerrenda ireki eta beterano ere Postariarekin dabiltza: Eibartarrak eta Dantzan.
Donostiako Udalak Euskararen Donostia Patronatuaren bidez bi buletin argitaratzen ditu Interneten: Donostia Gaur, Donostiako eguneroko albisteak, euskaraz zein gaztelaniaz.
Euskarazko weblog/albistegi ezagunak, Sustatuk hilero-hilero 40.000 mezu elektroniko inguru banatzen ditu Postariaren bidez.
Goiena.net, Debagoieneko atariak, hamar buletin ditu martxan zerbitzu honi esker.
Eskoriatzako Udalak, herritarrak informatzeko bi buletin ditu.
Erabili.com atariak ere badu bere buletina.






