Postaria zerbitzu profesionala da, posta-zerrendak eta buletin elektronikoak ostatatu eta kudeatzeko, software librea eta euskalduna erabiliz

Kredituak

Postaria software librearekin dabil. Posta-zerrendak kudeatzeko Mailman sistema indartsuarekin. Software horrek posta-zerrendak eta agerkari elektronikoak sortzeko gaitasun handia eskaintzen du. Behar bezala egokitua dago eleaniztasunera. Zerrenda jakin baterako, hizkuntza aukeratu daiteke, eta baita ere zerrenda elebidun edo eleanitzak sortu: horietan, erabiltzaileak aukeratzen du nola komunikatu sistemarekin, zein hizkuntzatan jaso mezuak eta ikusi interfazeak.

Mailman euskaraz lokalizatu du CodeSyntax-ek Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin. Euskaraturiko paketea Softkat euskarazko software katalogotik jaitsi daiteke.

Postaria.com zerbitzuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du 2004. urtean, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren jaso zuen 2003an.

 &