SARE-Bi eta IEB. Dokumentu eleanitzen kudeatzaileak

SARE-Bi dokumentu edo corpus eleanitzen kudeatzailea da. Web inguru batean, dokumentu orijinalak eta itzulitakoak inportatu, exportatu, eguneratu, elikatu eta zuzenean kontsultatzea bideratzen duen tresna da.

Dokumentu kudeatzailea Zope arkitektura gainean garatu da. Dokumentuen inportazioa eta exportazioa TEI (TEI Consortium, 2001) eta TMX (Localization Industry Standars Association, 2002) estandarretan egin daiteke. Dokumentuen ikuspuntutik TEI egokiagoa da; TMX-ak elkartrukaketa errazten du.

SARE-Bi DELi ikerketa taldearen XML-Bi: Procedimientos para la gestión del flujo documental multilingüe sobre XML/TEI ikerketa proiektuaren emaitza da, eta SEPLN 2001 (Abaitua et al., 2001) eta beste kongresu batzuetan: UJI, (Castelló), JOTRI (UCIII, Madrid), SEPLN (I. Cervantes, Alcalá de Henares), ASLIB (London), CLiP (UNIFI, Firenze), CULT, Corpus Use and Learning to Translate (Bartzelona) aurkeztu da.

Dagoeneko, sistema Deustuko Unibertsitatean ezarrita eta martxan dago hiru hizkuntzatan (gaztelera, euskara eta ingelesa).

Bizkaiko Foru Aldundiak, zerbitzu informatikoetarako Lantik SA foru elkarteren bitartez, SARE-Bi sistemaren IEB garapena ezartzen dago Foru Aldundiaren Itzulpen Zerbitzurako.

SARE-Bi sistema Zope web aplikazioen zerbitzaria ezarrita duen edozein sistema operatiboren gainean dabil, (Windows, Linux, Solaris,....).

Zope open source de, eta eduki kudeaketan, atari eraiketan eta aplikazio berezietan espezializatuta dago eta liderra da. Zerbitzari bezala funtzionatu dezake edota ezarritako beste zerbitzari batzuek erabili ditzake (Apache, esate baterako).

SARE-Bi sistemak GPL lizentzia duen Localizer (Ibáñez Palomar, 2002) programak garapen eleanitzerako eskeintzen dituen zerbitzuak erabiltzen ditu.

Sistemaren programazio zehatza Python lengoiarekin (Python Software Foundation, 2002) garatu da, Zope gainean.

Aurkezpenak

  • SEPLN (Valladolid) - UJI, (Castelló) - JOTRI (UCIII, Madril) - SEPLN (I. Cervantes, Alcalá de Henares) - ASLIB (London) - CLiP (UNIFI, Firenze, Italia) - CULT (Bartzelona)

Dokumentazioa