Usability
Erabiltzailearengan pentsatuz sortutako webgune eta diseinuak. Zure webguneari modurik errazenean etekinik handiena ateratzeko. Erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna lehentasunak dira gure garapenetan.
Irudia ez dugu ahazten, jakina, bezeroaren beharretara egokituz grafismoa, animazioak eta tipografia, bere neurri egokian. Bezeroa erakartzea da kontua, ez hari marrazki bizidunak eskaintzea. Erabilgarritasuna (usability kontzeptua) lehen mailako kezka da guretzat.
Gure bezeroentzat soluzio grafiko erakargarri baina arinak egiten ditugulako froga daukazu, adibidez, gure bezeroen webguneen diseinuan.
