2023/03/31
CodeSyntaxen gure bezeroentzat eta barne kontsumorako egiten ditugun webgune eta aplikazioen dokumentazioa sortu eta beren funtzionamendu ona bermatzen duten testak egiteko kalitate-teknikari bila ari gara.

Gaur egungo aplikazioak gero eta konplexuagoak dira eta erabiltzaileek gero eta interakzio gehiago dute eurekin. Pertsonek erabiltzeko prestatzen ditugun interfazeek gero eta aukera gehiago dituzte eta guzti horiek ondo probatu eta berauek konfiguratzeko moduak dokumentatzea gero eta garrantzitsuagoa da guretzat eta gure bezeroentzat.

Horregatik, gure softwarearen garapenaren bizi-zikloan bere kalitatea bermatzea eta bezeroari ematen diogun produktuaren dokumentazio zuzen eta zehatza izatea behar-beharrezkoa dela uste dugu.

Lan postuaren ardurak hauexek izango dira:

  • Proiektuaren espezifikazioetatik oinarrituz bezeroak erabiltzen duen ingurunearen probak egitea.
  • Softwarearen portaera eta funtzionamentuaren inguruko azterketak egin, softwarea entregatu aurreko probak egin eta horren ebidentzien dokumentazioa sortzea.
  • Bezeroari eta lan-taldeari bideratutako dokumentazioa prestatzea, idatzizkoa zein bideo bidezkoa
  • Softwarearen proben automatizazioan sakondu eta testetan oinarritutako garapenaren oinarriak erabiliz lan-talde teknikoaren eguneroko jarduna hobetzea.
  • Gure softwarearean kalitate-kontrolaren helburuak finkatzea.

Horretarako honako gauza hauek eskatzen ditugu:

  • Aipatutako teknologia eta tresnerian esperientzia izatea baloratuko da.
  • Aurrez antzeko lanak egin izatea baloratuko da.
  • Kontuan hartuko da ere ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea.
  • Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna. 

Eta honako hau eskaintzen dugu:

  • Egun osoko lanaldia eskaintzen da, proba epearen ondoren kontratu mugagaberako asmoarekin. 
  • Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. 
  • Lanerako tresna eta teknologiaren inguruko formazioa. Egunero erabiltzen ditugun teknologien inguruko kongresu, hitzaldi eta konferentzietan hartzen dugu parte Euskal Herrian naiz atzerrian.
  • Eibarren kokatutako giro oneko enpresa. Lanpostua Eibarren izango da.
  • Interneten puntako teknologiak erabiltzeko aukera
  • Gure laneko hizkuntza eta bezeroen %90arekin erabiltzen dugun hizkuntza euskara da. Horretaz gain gaztelania eta ingelesa jakitea ere komeni da lanerako. Kontuan izan gure lan-tresnen dokumentazio gehiena ingelesez dagoela eta orduan ingelesezko dokumentazio irakurri eta ulertzera ohituta egon behar da.

Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, eta honetan lan egin nahi baduzu, idatzi lasai.

Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek