Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu Gordetzen ditugun datu bakarrak erabiltzailearen zenbakia, erabiltzaile izena eta profileko argazkia (nahi izanez gero) dira. Appa hi! aplikazioak ez du cookierik edota antzeko daturik gordetzen eta berreskuratzeko beste gailurik erabiltzen. Zure profileko informazioa Profileko argazkia eta izena kargatzean, debekatua dago beste pertsona baten identitate eta irudia erabiltzea. Era berean, irudi, erabiltzaile-izen eta talde-izen gutxiesgarri, mingarri, pornografiko edo oro har desegokiak erabiltzea debekatua dago. Jokoaren garatzaile CodeSyntax-ek bere gain hartzen du kasu hauetan erabakitzea zer den desegokia, eta ez du zertan gaiari buruzko azalpenik eman behar erabilpen oker hori egiten duenari.