2004/03/01
Duela gutxi zabaldu da ofizialki Gipuzkoaeuskara.net webgunea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak sarean izango duen leihoa da, eta bertan aurkituko dira Gipuzkoan euskarari buruz sortzen diren era guztietako albisteak, jarduerak, laguntzak eta abar.

CodeSyntax-ek diseinatu eta garatutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren Webgunea ZOPE software libre eta kode irekikoa erabilita egina dago.

Irtenbide hori hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, edukiak hizkuntza anitzetan kudeatzeko aukera erraza eskaintzen duelako, etengabe informatikarien mende egon gabe.

Hizkuntzen arteko kudeaketa egiteko, Localizer izeneko softwarea darabil, hori ere ZOPE produktua.

Ordenagailu zerbitzaria IZFE SA (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) enpresaren egoitzan dago.

Gure webgunea garatzeko, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eGipuzkoa programaren laguntza izan dugu, eAdministrazioa izeneko atalaren bitartez.

Ikus Gipuzkoaeuskara.net webgunea.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek