2004/12/14
Lan poltsa osatzeko diseinatzaile bila ari gara kolore, forma eta diseinu konbinazioan gustua duena. Interneterako diseinu majoak egiteko jende saiatu eta berria nahi eta behar dugu. Internet gustatzea inportantea iruditzen zaigu CodeSyntax-en, ez horrenbeste Interneteko esperientzia akumulatua duzula enpresa honetan edo hartan jardun izanagatik... Hori baino interesgarriagoa iruditzen zaigu zure portafolioa sarean erakusteko webgunetxo bat baldin baduzu, edo blog pertsonal batean zure kezkak argitaratzen badituzu. Hala ere, Interneteko esperientzia ere ez da guztia.

Hortaz, baloratuko dugu beste alor batzuetako esperientzia: irudi korporatiboan, arte zuzendaritzan, testu inprimatuaren maketazioan. Komunikazio proiekturen batean ibili izana, alderdi grafikoan, edo mezu-hedapenaren prozesuan gauzak egiten...

Gehien baloratuko duguna:

  • CSS estilo orriak ezagutzea
  • HTML lengoaia ezagutzea
  • Erabilgarritasun (usability) kontzeptua apreziatzea

Ez da ezinbestekoa erraminta horien kontrola, baina, azkenean, geurekin jardungo duenak, horrekin lan egingo du, horretan sinetsiz.

Zuen kurrikuluma edo lan-eskaera, mesedez zuzendu gure webguneko datu-orritik. Ez dugu nahi Word fitxategirik. Testu hutseko azalpenak nahi ditugu, mesedez, eta datu-orri horretan kopi-pega eginda bidaltzea nahi dugu. Mesedez, egindako lanen URL-ak edo portafolioaren Interneteko helbidea eman, halakorik bazenu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek