2007/06/30
Zope teknologia eta Plone CMS - Content Management System (Edukiak Kudeatzeko Sistema) - ezagunarekin CodeSyntaxek garatu duen mondragon.edu Mondragon Unibertsitateko web ataria, estatu espainoleko 73 unibertsitateen artean webgune onena izendatu dute usalo.es atarian.

Unibertsitate webguneen balorazioa 26 adierazleen arabera egin da, besteak beste bilatzaileak, RSS-ak, bread crumbs edo arrastoak, helbideak, eleaniztasuna, organigrama, frameak, deskarga denborak, diseinu likidoak, menuak, diseinua, .... etabar

Mondragon Unibertsitatearekin batera, Universidad de Córdoba , Universidad de Santiago eta Universidad Francisco Vitoria unibertsitateen webguneak izan dira aipatuak estatuko 73 unibertsitateen artean webgune onenak bezala.

Informazio gehiago: usalo.es

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek