2004/06/21
Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso du CodeSyntax-ek egindako webgune batek, Goiena.net Debagoieneko atariak. Goiena.net-en albisteen testua aurkezteko era nabarmendu du epaimahaiak, El Pais edo El Mundo bezalako medio digitalekin batera aipamena lortzerakoan.

Sari eta aipamen guztien berri SND-Eren webgunean.

Goiena.net-ek aipamena jaso duen kategorian (web bidezko 5 milioi bisita baino gutxiago) El Heraldo de Aragón, Heraldo.es guneak jaso du saria. Aipamena eroan dute, guk egindako webguneaz gain, beste hauek ere: El Mundo, elMundo.es infografiaren erabilpenagatik, Los 40 principales, los40.com guneak argazkiak eta bideoaren integrazioagatik, eta El País, ElPais.es bi erreportaia zehatzengatik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek