2012/11/15
Akting ingeniaritza enpresa gazteko arduradunetako bat da Nagore. Lan mota ugari jorratzen badituzte ere, sarreren salmenta eta itxaron-ilaren kudeaketan eta mugikorretarako aplikazioetan espezializatuak daudela esan dezakegu. Hitzaldian euren ibilbideaz hitz egingo digu, baita sortu dituzten proiektu propioetaz ere: Barrabarra.eu eta DingaDanga.com.

Noiz eta non

  • Azaroak 22, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:00 – 18:45 Nagore Guarretxenaren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 18:45 – 19:15 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar. Garaiz amaituko dugu DV sarietara joan ahal izateko.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen laburpenak:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca
  4. Javier Etxebeste eta Nestoria
Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek