Gerturatu zaitez gure bulegora apirilaren 25ean Plone eduki kudeaketarako sistema gertutik ezagutzera. Urteetan zehar garapen ugari egin ditugu software libreko CMS hau erabiliz eta topaketa honen bidez esperientziak elkar-trukatzea nahi ditugu, bereziki gure bezero batzuei hitza emanez.

Datorren apirilaren 25ean World Plone Day delakoa ospatzen da, eduki kudeaketarako sistema hau ezagutzera ematea helburutzat izanda, eta CodeSyntax-en urtero bezala ekimen propioa prestatu dugu. Plone erabiliz garatu ditugun proiektu batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, webgune horietako arduradunen eskutik.

Noiz

Apirilak 25, asteazkena, goizeko 10:00etan.

Non

CodeSyntax-en bulegoan (begiratunon dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

Plone webguneen arduradunen ikuspegitik:

Plone 4 bertsioaren ezaugarri eta abantailak eta San Frantziskoko Plone konferentziak ikusitakoak:

  • 11:00 - 11:30 Mikel Larreategi, CodeSyntax
  • 11:30 - 12:00 Galdera irekiak eta kafea

Hizlari batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.

Izen-ematea

Topaketa hau doakoa da.