2020/12/04
Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara.

Web inguruneko informatika software garapen lanak egiteko pertsonen bila gabiltza. Honako teknologiak erabiliko dira: linux ingurunea, python, django, plone, git, HTML, JavaScript, React, Angular, software librea. Beraz, teknologia hauetariko batzuetan esperientzia izatea baloratuko dugu.

Kontuan hartuko da ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea.

Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna. 

Egun osoko lanaldia eskaintzen da, kontratu mugagaberako asmoarekin. Teknologia, bezero eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. 

Uste dugu giro oneko enpresa garela. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua eta interesatzen bazaizu, bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek