2022/12/14
CodeSyntaxek Kudeaketa Aurreratuaren "A" aintzatespena jaso du gaur arratsaldean Kursaal Jauregian izandako galan. Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzen dira sari honen bitartez, Kudeaketa Aurreratuko Klubera sartzeko aukera ematen du eta pizgarria da gure enpresaren kudeaketan eta egunerokotasuna hobetzen jarraitzeko.

Josu Azpillaga  lankideak jaso zuen aintzatespena Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia-ren eskutik (Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumena), industria eta zerbitzu aurreratuen sektoreko beste 5 enpresekin batera, taretan gure bezero diren Neurtek Instruments eta Talleres Arrieta. Guztira  25 enpresa eta erakundeek jaso dituzte 2022 urteko  EUSKALIT sariak.

EUSKALIT Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak kudeatzen dituen erakundea da. Erakunde aurreratuenak aintzatestea eta Euskadiko kudeaketa-jardunbide onenak identifikatzea du helburu. 2000 erakunde baino gehiagoko taldea da, Fundazio gisa eratua, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, kudeaketa aurreratua sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasuna eta gaitasun berritzailea eta garapen iraunkorra bultzatzeko, erabilgarritasuna, efizientzia eta hurbiltasuna ekarriz.

IMG_20221220_083816_553.jpgIrailean EUSKALITeko ebaluatzaileen bisita jaso genuen, eta EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren araberako kanpo-ebaluazioa egin ziguten. Eredu horren helburua enpresak lehiakortasunean beharrezko hobekuntzak bilatzen orientatzea da, azken hamarkadetan hainbat eremutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuz: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, kudeaketaren bikaintasuna, berrikuntza eta enpresen gizarte-erantzukizuna, besteak beste.

Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak) erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko oinarria dira, eta horrek honako hauek eragingo ditu:

- Pertsonengan proiektu partekatu bateko kide izatearen sentimendua sortzea.
- Enpresa bezeroengana bideratzea, balio-ekarpen diferentziala eginez.
- Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
- Gizartearekiko konpromisoa sustatzea, lehia-gaitasun garrantzitsuen hornitzaile garrantzitsua baita.
- Argi eta garbi definitutako estrategia baten bidez gauzatuko den epe luzeko ikuspegia sortzea.
- Interes-taldeentzat emaitza onak lortzea, modu jarraituan eta orekatuan.

IMG_20221220_083755_077.jpgAintzatespen horiek Kudeaketa Aurreratuko Klubera sartzeko aukera ematen dute. Kudeaketa Aurreratuko Klubak bere kideen artean informazioa eta ezagutza trukatzeko helburua partekatzen duten erakunde-talde hautatua biltzen du, kudeaketa hobetzen jarraitzeko, eta CodeSyntaxek bat egiten du talde horrekin.

Aintzatespen horiek Kudeaketa Aurreratuko Klubera sartzeko aukera ematen digute. Kudeaketa Aurreratuko Klubak bere kideen artean informazioa eta ezagutza trukatzeko helburua partekatzen duten erakunde-talde hautatua biltzen du, kudeaketa hobetzen jarraitzeko, eta hemendik aurrera CodeSyntaxek bat egiten du talde horrekin.

Aste hau oparoa izan da CodeSyntaxentzat, atzo bertan jaso baikenuen euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa normalizatzeko BIKAIN ziurtagiria.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek