2023/05/19
Ploneconf urtero munduko toki ezberdin batean egiten den biltzarra da, non Plone komunitatearen berrikuntzak, arrakasta-kasuak, ezagutza tekniko interesgarriak eta softwarearen eta komunitatearen etorkizunari buruzko gogoetak partekatzeko aukera eskaintzen den. Dagoeneko babesletza, hitzaldietarako edo formakuntzarako... deialdiak zabalik daude.

Sponsorship aukerak!

Plone Biltzarra Plone, Zope, Guillotina, Pyramid eta Volto komunitateen urteroko bilera da. Harro gaude ekitaldi paregabeko honen 20. edizioaren antolatzaileak izateaz. Gonbidatzen zaitugu gure babesletza paketeetakoren bat baliatzera zure enpresak ahalik eta ikusgarritasun handiena izan dezan Ploneren industriako konferentzia handienean.

Hainbat babesletza-maila ditugu, onura desberdinak dakartenak.

Plone Conf 2023 babestu nahi baduzu, kontsultatu babesletza aukerak hemen eta gurekin harremanetan jartzeko bete formularioa!

Call for papers ireki da!

Dagoeneko aurkeztu dezakezu zure hitzaldia Plone Conference 2023rako
Plone, Zope, Volto, hitzaldi teknologikoak, monografikoak, proiektuen kudeaketa, prozesuen hobekuntza, kode irekia, diseinua eta komunitatea oso gai baliotsuak dira. Bidali  hemendik zure proposamena: https://2023.ploneconf.org/news/call-for-papers-opened

Call for trainings!

Aurreko konferentzietan kalitatezko prestakuntza egon zen, gai hauek jorratuz: Volto, Plone garapena, hedapena, migrazioak... Jakina, oraindik ere ideia berriak hartzen ditugu, eta batez ere formakuntza saio edo garapen sprint gehiago!

Training deialdiari buruzko informazio gehiago. Prestakuntzan edo dokumentazioan egindako ekarpen guztiak ongietorriak dira. Prestakuntzan eta dokumentazioan nola lagundu jakiteko informazio gehiago (6. pl.) hemen aurki daiteke: https://training.plone.org/

Konferentzian elkar ikustea espero dugu!

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek