2008ko azaroaren 7an ospatu genuen mundu mailako Plone eguna CodeSyntax-en bulegoan. Horra, jardunaldi horrek emandako emaitza  batzuk:

Eskerrik asko hurbildutako guztiei. Behean, jardunaldi hau iragarri genueneko testua.

Iragarpena

 

World Plone Day

Datorren azaroaren 7an mundu mailako Plone eguna ospatzen da, eta CodeSyntax-en egun honetarako ekimen propioa prestatu dugu. Plone eduki kudeaketarako sistema bat da, software librea, eta hainbat sari jasotakoa. Plone darabilten hainbat webgune mota ezberdin daude: administrazio publikoan, hezkuntzan, gobernuz kanpoko erakundeetan, enpresetan, komunikabideetan, etab.

Noiz

Azaroak 7, ostirala, goizeko 9etan.

Non

CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

  • 09:00 - 09:30 Zer da Plone?
  • 09:30 - 10:15 Plone erabilera adibideak (administrazioan, hezkuntzan, enpresetan, komunikabideetan, etab.)
  • Kafea
  • 10:30 - 12:00 Tailer praktikoak
    • Ploneren instalazioa eta kudeaketa tailerra
    • Deskonferentzia: interneten eboluzioa, marketina eta analitika (CodeSyntax-en bezeroentzat)