2010/02/21
Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea izenpean Deustuko Unibertsitatean ospatu den topaketa interesgarriaren kronikatxoa.

Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea izenpean Deustuko Unibertsitatean ospatu den topaketan egon gara goizean eta, egitaraua ikusi ondoren, espero nuen bezala bizi-bizia eta interesgarria izan da.

Beharbada hizlari larregi denbora gutxirako, baina antolaketa ona. Azkenean, ideia ugari denbora gutxirako ..., beraz seguruenez topaketak jarraipena izan beharko du.

Jarraipenerako twitterren #colabora hashtag-a bilatuz, edo zuzeneko kronika Mikel Agirregabiriaren blogean.

Jardunaldian izan diren beste hizlari askoren artean, Codesyntax eta Tagzania services-en lankide den Dani Reguerak argi hitz egin digu datu publikoak aske izateak dakarren onurei buruz: partekatu, datuak ber-erabili, aukera berriak sortarazi, eta abar. OpenStreetMaps ipini du adibide moduan eta, esate baterako, Haitiko katastrofean.

 

Dani Reguera - Tagzania

 

Oso zaila da topakata osoa laburtzea, baina bizpahiru burutapen datorkit burura:

- Bide luzea dago egiteko eta web 2.0, softwarea eta horrelako ekimenak bideak baino ez dira, ez helburuak. Softwareari dagokionez, hobe  software librea erabiltzea

- Parte hartzea salaketa, kexak, ... publikoekin nahastearen arriskua ikusten dut. Beharrezkoak dira, baina ez dezagun parte hartzearen indarra horretara mugatu. Beharrezkoa dugu modu kolaboratzailean eraikitzea, sortzea, irudikatzea, proposatzea, ...

- Hobe funtzionatzen ditzute hiritarrengandik sortutako ekimenak, erakunde edo enpreseetatik sortutako ekimenak baino.

- Etorkizunaren irudikapenean eta eraikitzean parte-hartzea funtsezkoa denez, gehitu ditzagun indarrak horretan.


Oharra; Argazkia Mikel Agirregarbiriarena 

 

 

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek