IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin.

SPRI-ren enkarguz Enpresa Digitala ataria berriztu dugu, EAEko enpresen gaitasun digitalak garatzeko webgunea.

Diseinu arin eta azkar bat aplikatu diogu, SEO posizionamendura begiak jarrita eta Googleren Core Web Vitals aplikatuz. Webgune honetan oso erraza da antolatzen diren ekitaldien publikazio eta jarraipena egitea:

  • Aldiberean lan egin dezakete Enpresa Digitalaren 4 zentruetatik: Miramon, Bizkaia, Araba eta Garaia.
  • Izen emateen kudeaketa, itxaron zerrendak, ordainketak...
  • Ikastaro ondorengo inkesten sistema
  • Dokumentuak artxibatzeko Metaposta sistemarekin lotuta
Ikusi mota hauetako beste proiektuak