2015/09/29
Plone Edukiak Kudeatzeko Sistema librearen 5. bertsioa argitaratu zen atzo. Bertsio honek ezaugarri berriak publikoaren eskura jartzeari eman dio garrantzia: elementu-motak sortzeko egitura berria, itxura modernoa, berri eta arduratsua, telefono, tablet eta gailu guztietara egokitutakoa, edo web bidez diseinua aldatu eta moldatzeko era berria.

Barceloneta izeneko itxura berrian, pertsonalizazioa eta erabilgarritasuna izan dira kontuan hartutako puntu nagusienak, pertsonalizagarria eta guztiz arduratsua den diseinua eskainiz.

Elementu mota berriak sortzeko ingurunea ere defektuz dator instalatuta, web bidez elementu motak era erraz baten sortzea ahalbidetzen duelarik. Horrela Plonek berak dakartzan Albiste, Hitzordu, Orrialde, Karpeta eta gainontzekoetatik harago, guk nahi ditugun orrialde-motak sortu ditzakegu, guk nahi ditugun eremu edo datu-kutxekin.

Ploneren orain arteko edizio barra berdea ere guztiz eraldatuta dator bertsui berri honetan. Orain arte, edukian bertan txertatuta zetorren barra berde baten bidez egiten zen webguneko eduki kudeaketa: elementu berriak gehitu, testuak aldatu, argitaratu, ezkutatu, ... Hemendik aurrera, edukiaren erdian etorri beharrean, alboko barra gisa funtzionatuko du edukia era garbi baten ikustea ahalbidetuz. 

Webguneei itxura emateko sistema ere, 4 bertsioan jada bazetorrena, defektuz aktibatuta dator eta zure Ploneari itxura aldatzeko sistema erraz bat aurkezten du. Sistema hau erabiliz, nabigatzailetik bertatik aldatu diezaiokezu itxura Ploneri, plantila eta estilo orri berriak sortuz, edo dakartzanak aldatuz.

Eta lehenengoz webgune eleanitzak sortzeko produktu bat dakar Plonek: plone.app.multilingual delakoarekin webgune eleanitzak beste ezer instalatu gabe egin ditzakegu, edukiak hizkuntzaren arabera era egokian antolatu, argitaratu eta kudeatzeko.

Garatzaileentzat aurreko bertsioetatik migratzeko prozeduretan, dokumentazioan eta garatzaileek erabili beharreko API edo metodoetan ere hainbat hobekuntza dakartza bertsio berri honek.

Plone 5i buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin, edo deskargatu eta probatu zure makinan, horretarako prestatutako instaladoreak erabiliz. Demo gune bat ere badago, webgunea probatu nahi izanez gero.

Irakurri jatorrizko prentsa-oharra.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek