2011/10/24
Ostiralean, urriaren 21ean, MoodleMoot 2011an izan nintzen, Gasteizko Goiuri Jauregian, Tknikari eXeLearning tresnan egin diogun lana aurkezten: XLIFF formaturako inportazio eta esportazio tresna.

Tknikako Jose Miguel Andonegik aurkeztu zuen ostiralean Gasteizen egindako MoodleMoot Euskadi 2011 ihardunaldian eXeLearning tresna eta tresnaren gainean egindako lana, alderdi teknikoaren azalpena nere esku egon zen.

eXeLearning e-irakaskuntzarako edukiak sortzeko aplikazio bat da. Jatorriz Zeelanda Berriko unibertsitatea batek sortutako proiektua da, baina bere bizi-zikloan zehar hainbat eraldaketa jasan ditu, eta era guztietakoak: irisgarritasuna hobetzeko editore aldaketa, elementu mota berriak, formatu jakin batzuetako inportazioa...

Tknikak aldiz beste behar argi bat zuen: Hezkuntza Ministerioak eta beste hainbat erkidegok sortutako material mordoxka bat euskarara itzultzea.

Horretarako, XLIFF estandarrarekin lan egitea proposatu genion Tknikari, aurretik guk darabilgun Plone softwarean ezagutzen ditugun kasu batzuk aztertu eta atzean dagoen makinaria ezagutu eta aztertu ostean.

Hemen XLIFF formatua Plone baten nola erabili daitekeen slc.xliff liburutegia erabiliz:

XLIFF formatua itzulpen-testuen elkartrukerako formatua da, hori da berau erabiltzearen arrazoi nagusia: estandarra da eta itzulpenetarako erabiltzeko sortuta dago. eXeLearning tresnarako inportatzailea eta esportatzailea sortzerako orduan, tresnaren tripak ezagutzea ondo dator. Tresnaren jatorrian zuhaitz egitura bat sortzen duten nodoak eta nodo bakoitzeko Idevice izeneko txantiloi edo elementu motak daude (testuak, galdera-erantzunak, aukera anitzeko galderak, ...). Beraz, hori izanda, zuhaitzeko elementu guztiak errekorritu eta testuak ateratzen dituzten metodoak prestatu behar dira. Eta guztia ondoren atzerako prozesua egiteko bidea garbi utziz.

Hona hemen eXeLearning tresnan XLIFF inportazio eta esportazioak nola funtzionatzen duen erakusten duen bideoa:

Baina itzulpenak ez dira testu-editore batekin egiten, itzulpen-memoriak kudeatzen dituen tresna batekin baizik. Adibidez, OmegaT izeneko software libreko tresna batekin. Hona hemen, aurreko pausuan sortutako XLIFF fitxategi bat OmegaTrekin nola itzultzen den erakustean duen bideoa:

Tknikarentzat egindako lan hau, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren ITE erakundeak sortutako forjan integratuko dugu datozen asteotan eta hurrengo bertsioetan deskargatzeko eta erabiltzeko prest egotea espero dugu.

Azkenik, mila esker Tknikako Jose Miguel Andonegiri, egindako lana MoodleMoot Euskadin aurkezteagatik eta baita ITEren forja horretan integratzeko erabakia eta laguntza eskaintzeagatik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek